Auzoko jai herritarren aurkako udal erasoa

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 27 Urria 2009 1:55 pm

Leioako Udaletxeak auzo zein herriko jaietarako ordenantza berria kaleratu zuen Irailean. Ordenantzak dirulaguntzei erreparatzen die, alegia, udalak zenbateko dirua inbertituko duen auzoko jaietan edo bestelako herri ekimenetan. Bertan azaltzen den legez, edozein kultura ekimenerako aurrekontua eta ekimenaren proiektu zehatza aurkeztu beharko dira udaletxeko erregistroan. Udalak ordenantza berriarekin %40a lagunduko du diruz, hau da, aurrekontuaren %40.Are gehiago, ekimena edo ekitaldia bukatutakoan aurrekontu guztia fakturaz zuritu behar izango da.

 

Baina zer dela eta ordenantza berria?

Leioan auzoko jaiak, bertako jai batzordeek kudeatzen dituzte, eta hala izan da betidanik. Egun, Udalak daraman politika manipulatzaile eta diruzalearekin, auzoko zein bere esku ez dagoen edozein ekimen kontrolatu nahi du. Euren esku ez dagoena, itotzen saiatuko dira, oraingoan ordenantza berriarekin. Herritarren borondateaz sortutako jaiak zapuztu nahi ditu. Horrela, auzoko jaiak beharrean, Udalak antolatutako jaiak izateko.

 

Jaiak auzotik, herritik, sortzen dira herriari edota auzoari eskeintzeko. Jai batzordeak partehartzaileak eta herritarrak direlako, kolpatzen ditu udalak. Herriak jaiak bizi behar ditu, gozatu eta jaietan parte hartu behar du. Ezinbesteko da, auzoetan edo kultur elkarteetan herritarren partehartzea, gure herria euskal kulturaz bustitzeko eta PNVren manipulazio eta espainolismoari aurre egiteko.

 

Eneko Arruabarrena eta bere laguntzaile zintzoak ez dira oraindik konturatu, ordenantza batek ez duela herri ekimenarekin bukatuko, ezta auzoko jai batzordeekin ere. Leioan jaiak bizi eta gozatu nahi ditugu, kulturaz busti nahi dugu; auzotik auzoarentzat, herritik herriarentzat.

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa.

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.

Zodiac Emporium Wordpress Theme