Zergatik daude horren tematuak Ezker Abertzaleari iniziatiba politikoa moztearekin?

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 27 Urria 2009 1:27 pm

Une honetan estatu espainolaren antolamendu eredua  krisian dago, hau da, estatu eredua deslegitimatua dago eta modu batean edo bestean aldatu behar da. Euskal Herrian deslegitimazio hau oso modu nabarmenean ematen da, izan ere, Euskal Jendartearen gehiengoak Euskal Herriak bere etorkizuna modu aske batean erabaki behar duela pentsatzen du eta horrela adierazi du behin eta berriro.

 

Ezker Abertzalea norabide horretan ari da lanean, proposamenak egiten, eskubidek defendatzen, aliantzak gauzatzen, indarrak metatzen… laburbilduz: proiektu politiko guztiak, independentzia barne, gauzatzea  posible izango den, marko demokratiko baten alde ari da lanean eta are gehiago hau lortu ahal izateko estrategia bat dauka (gainera azken hilabeteetan estrategia hau findu eta eraginkortu egin dugu).

 

Gauzak bere horretan mantendu nahi dutenei (Espainiar batasun saihestezinean sinisten eta honetatik negozio egiten dutenek) honek beldur handia ematen die, badakitelako Euskal Herriak antolatuta, elkartuta eta ilusioz  helburu handiak lortu ditzakeela eta lortuko dituela.

 

Inkisizioa, gerra zikina, epaitegi eta epaile faxistak, kolore guztietako polizia eta ejertzito…guztien gainetik, Ezker Abertzaleak gainontzeko eragile eta herritarrekin batera Euskal Herri askea  lortzeko lanean jarraituko du eta  Euskal Herria aske izango da.

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa.

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.

Zodiac Emporium Wordpress Theme