Lamiakoko makrodepuradora: alegazioak aurkeztuta. Makrodepuradorari ez!

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 29 Iraila 2009 11:31 am

     Lamiakoko makroaraztegiaren aurreproiektuari, Nerbioiko eskuin ibarreko urak jasoko dituena, alegazioak egiteko epea amaitu denean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker abertzaleko taldeak eta Leioako Ezker Abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio aureproiektuari eta hurrengoa adierazi nahi dugu:

  • Bilbo handian dauden urak arazteko bi makroaraztegi bakarrik egitearen hautua, bata bestearen alboan aurkitzen direnak, gure ustez ez da irtenbide jasangarriena ezta ekologikoena milioi bat biztanle duen eskualde bateko saneamenduarentzat. Bizkaia- Bilbo ur patzuergoak 1979.urtean egindako saneamendu planean 5 araztegi aurreikusten ziren Bilbo Handiko punto ezberdinetan ( Asua, Etxebarri, Galindo, Lamiako eta Muskiz). Araztegi horietatik Asua eta Etxebarriko proiektuak ezeztatu dira. Gure ustetan eredu hau ez da egokia, hurrengo arrazoiengatik:
  • Bai Galindoko makroaraztegia eta bai Lamiokoko makroaraztegia ur zikinen bolumen handia jasoko dute, bien artean dagoen distantzia gutzia nabarmena da, eta araztutako urak ia toki berdinean isuriko dira. Jakin badakigu, ibaira isurtzen den uraren % 4a badituela araztu gabeko partikulak, horrek uraren berreskurapenean atzerapausoak emanez, araztutako uar ibaiak jasotzerakoan. Ez dugu aipatu barik nahi utzi araztegian istripu bat suertatuko balitz – espero dugu ez gertatzea- Bilbo Handiko ur gehienak bertan jasotzen direla jakinda eta puntu berdinean kontzentartu egiten direla jakinda.
  • Itsasdarraren bokalean bi araztegiak jartzearen erabakia, araztutako uraren berrerabilpena zailtzen du, non uraren kalitate optimoa ez den exigitzen puntuetan. Uraren eremuko zuzentarauak uraren berrerabilpena ezartzen du. Proiektuan ezartzen diren infreastrukturak, ez dute uraren berrerabilpena bermatzen , adibidez, kaleak ureztatzeko edo erabilpen industrialetrako, berrerabilpena zaildu egiten du, zuzentaraua urratuz.
  • Uraren eremuko zuzentarauak 15.000 biztanletik gorako udalerriek bere saneamendurako azpiegitura propioak izan beharko dituzte. Irizpide hau, egun ez da betetzen eta zuzentarau hau beteko balitz ibaien uraren regenarazioa beteko litzateke eta araztutako ura berrerabiltzeko baldintzak sortuko ziren. Gainera ez da aurreikusten etorkizunera begirako aurreikuspenik, gertatu daiteke eredu hori ez izatea nahikoa eta txikia geratzea, diru publikoaren xahuketa suposatuko lukeena.
  • Nerbioi ibaiaren goiko arroan aurrekari bat dago. Hasieran makroaraztegia eraikitzea planteatu zen Aretan ( Laudio), geroago beste eredu bat ezarri zen araztegi txikiagoak eraikitzeko eredua, horrela herri ezberdinetan txikiagoak eraikiz.
  • Ez dago kokaguneri dagokionez alternatibarik : kokaguneari dagokionez alternatibak ezartzeko betebeharra ezartzen duen xedapena ez du betetzen aurreproiektua. Lamiakoko auzokideengan eta ingurugiroarengan izango duen eragina ez du aurreikusten. Ematen den arrazoi bakarra Lamiakon tokia dagoela makroaraztegia eraikitzeko izango da.
  • Ingurugiro eraginaren aztrketa ez du zehaztasun tekniko nahikorik jasotzen: Aurreproiektuak ez du bertako flora eta faunaren katalogazio zehatzik egiten. Dokumentuak dio oraindik ezin dela aurreikusi obrak eta araztegiaren funtzionamenduak izango duen eragina bertako flora eta faunarengan, ezta bertako inguruarekiko. Azterketa hori beranduago egingo dela diote. Gure ustez, ezin da kontutan hartu azterketa hau ez denean kontutan hartu fauna eta floaraengan izango duen eragina.
  • Lamiakoko auzokideak ez dira era egoki batean informatuak izan: eta ez da inolako parte hartze prozesurik bultzatu: hasieratik ixilarazi nahi izan dira lamiakoko auzotarren kexkak eta protestak. Salatu nahi dugu era berean, PNVko udal gobernuak jarri dituen oztopoak eta azaldu duen gardenatsun falta. Makroaraztegiak izango dituen eraginak txikiaraziz.


      Arrazoi guzti hauengatik, eta alegazioetan aurkeztutako arrazoi gehiagorengatik, proiektua berehala gelditzea eskatzen dugu eta eztabaida publiko bat zabaltzea Leioak behar duen saneamendu publikoaren inguruan.
 
      Araztegiaren aurkako plataformak egindako ekimen guztietan parte hartzera deitu nahi dugu eta Leioako eta inguruko herriak makroaraztegiaren aurka mobilizatzera animatzen ditugu.
     
     Azkenik, berriz ere administrazioen aldetik horrelako makroproiektuen inposizioa salatu nahi dugu. Beti moduan, udako hilabeteak erabiltzen dituztela aurreproiektuak eta alegazioak aurkezteko epeak ezartzeko, irizpide ekonomiko eta herritarren borondatearen aurkakoak izanik erabiltzen dituzten irizpideak.


Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko taldea eta Leioako Ezker Abertzalea

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa.

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.

Zodiac Emporium Wordpress Theme