KONTZERTUA gure aldizkariaren alde Leioa Eginez aurrera!! (Kurkudi)
| Ekaina 4, 2010 | ||
| 9:30 pm |
| KONTZERTUA gure aldizkariaren alde
Leioa Eginez aurrera!!! Ekainak 4, ostirala, 21:30etan Kurkudin
|
||
![]() |
"Leioa Eginez" aldizkariaren azken alean ikusi zenutenez, aldizkaria bera hobetzeko hautua egin dugu aurten, bai kanpokaldea (azalaren zein izenaren diseinua, goiburua eta orri-oina, paperaren kalitatea…), bai edukia (lau orrialde gehitu dizkiogu, leioztarrak gehiago eta hobeto informatzeko helburuarekin).
Hori eginda, hurrengo urratsa izango da aldizkaria leioztar guztien etxeetara iristea hiru hilabetero. Gure ustez, Leioa Eginez, tresna garrantzitsua da herritarrei helarazteko zer planteamendu eta alternatiba eskaintzen dizkion Ezker Abertzaleak Leioari. Eta horrenbestez, hobetu nahi dugu. Horrek lana eta ahalegin ekonomiko handiagoa eskatzen du, eta erantzun beharko diogu. Horretarako, eskain diezagukezuen laguntza eta parte-hartzea espero dugu. Ostiralean, ekainaren 4an, kontzertua antolatu dugu Kurkudin aldizkarirako diru pixka bat lortzeko asmoz, baita aldizkariari buruz zuen ekarpenak eta ideiak ezagutzeko ere. “LEIOA EGINEZ” AURRERA!!! |
|


















