MANIFESTAZIO NAZIONALA: “Euskal Herriak bere eskola” (Bilbo, Arriaga Antzokia)

Posted by admin | AGENDA | Osteguna 25 Otsaila 2010 11:21 am
Martxoa 13, 2010
5:30 pm

Emakume Langilearen Eguna

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Osteguna 25 Otsaila 2010 11:16 am
Martxoa 8, 2010

KONTZENTRAZIOA: “Presoak Etxera!!” (Bulebar, Leioa)

Posted by admin | AGENDA | Asteartea 16 Otsaila 2010 10:58 am
Otsaila 26, 2010
8:00 pm

KONTZERTUA “Siroka” (Kurkudi)

Posted by admin | AGENDA | Asteartea 16 Otsaila 2010 10:54 am
Otsaila 19, 2010
10:30 pm

INAUTERI AFARIA (Kurkudi)

Posted by admin | AGENDA | Asteazkena 10 Otsaila 2010 9:08 am
Otsaila 12, 2010
12:00 am

MANIFESTAZIOA: “Torturaren Aurka” (Bulebar, Leioa)

Posted by admin | AGENDA | Asteazkena 10 Otsaila 2010 9:04 am
Otsaila 12, 2010
8:00 pm

TORTURAREN AURKAKO EGUNA

Posted by admin | AGENDA | Igandea 7 Otsaila 2010 1:03 pm
Otsaila 13, 2010

OTSAILAK 13 TORTURAREN AURKAKO EGUNA

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 7 Otsaila 2010 12:17 pm

1981. urtea zen Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra atxilotu eta 9 egunez bortizki torturatua izan zenean. Komisariako infernua atzean utzi zuen 9 egun inkomunikaturik igaro eta gero, baina Carabanchel espetxeko ospitalean sartu behar izan zuten benetan egoera tamalgarrian. Bere gorputza ubelduraz eta erreduraz josita zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailak 13 hartako bere hitzek ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. Oso latza izan da esan eta heriotzaren marra igaro zuen.

 

 

 

 

Azken 40 urteotan 7000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufrita dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek. Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko tresna politiko bezala erabiltzen du tortura espainiar gobernuak, informazioa politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta euskal herritarren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin. Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi ditugun hilabeteak dira esten dugunaren adibide. 2009. urtean 45 euskal herritar torturatu dituzte Guardia Zibilek, Ertzainek eta Espainiar Poliziek. Azaroan gazte independentisten aurka buruturiko polizia operazio zabalak torturaren ankerkeria erakutsi digu berriz ere, tartean hainbat neska gazte sexualki jazarriak izan zirelarik.

 

Honez gain, urte honetako lehen hilabetean gogor jo gaitu ostera torturaren errealitateak. Pello Olano lizartzarra ankerki torturatu zuen Guardia Zibilak inkomunikazio aldian. Eta Ondarroan Ertzaintzak atxiloturiko euskal herritarrei inkomunikazio egoera muturreraino luzatu diete, hauek ere tortura larriak salatu dituztelarik. Gure aldetik, data hauetan gogoan izan nahi ditugu Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak, bereziki torturak hil dituenak. 2010. urteko otsailaren 13an oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen inkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei.

 

 

 

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik otsailaren 13an hainbat herri eta auzoetan torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

AGATE DEUNA (kurkudi)

Posted by admin | AGENDA | Osteguna 4 Otsaila 2010 9:11 am
Otsaila 4, 2010
6:00 pm
6:00 pm
Zodiac Emporium Wordpress Theme