OZTOPOEN GAINDITUZ GOSE GREBAREN ELKARTASUN MEZUA HELDU DA

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 31 Urtarrila 2010 1:20 am

Eneko Arruebarrena alkatearen aginduz, atzo eguerdian kanporatu zituzten euskal preso politikoen eskubideen alde baraualdian diren sei leioaztarrak. Gertatutakoa salatzeko, arratsaldeko udal osoko bilkurara joan zen auzotar talde bat. Idazkia irakurri nahi zuten bertan, baina aretora sartzea salatu zieten udaltzainek, Arruebarrenaren aginduz, “bere benetako aurpegi agintzaile eta faxista erakutsiz”, gaur emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez (mp3). Bide batez, galdera luzatu diete tokiko gobernuari eta udalbatza osoari: “Espainiar eta frantziar gobernuek darabilten politikarekin bat egiten duzue, ala?”. Gose-grebalarien ustez, erantzuna garbia da: “Badakigu batzuk baietz, zuek diseinatu duzuelako, baina beste batzuek ere, nahiz eta kontra azaldu, praktikan argi uzten duzue behin baino gehiagotan bat egiten duzuela”, aipatu dutenez. Gauzak horrela, “hitzetatik ekintzetara” pasatzera deitu dituzte herritarrak. Gaur bertan elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Bulebarrean. Argazkian, prentsaurrekoa egin artean euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioa egin dute 60 bat lagunek, LABek deituta.

 

 

Gaurko prentsaurrekoan irakurritako oharra:

 

gosegrebalarien prentsaurrekoa

 

Egunon eta eskerrik asko etorri zareten guztioi.

 

Espainiar eta frantziar gobernuek abian duten errepresio estrategiaren bidez muturrera eraman dute espetxeetako egoera. Euskal preso politikoak jazarpen eta presio izugarriaren jomugan dira.

 

Sakabanaketa politikoak indarrean dirau. Eta bisitetarako joan etorrian iadanik 16 senide eta lagun bidean hil egin dira. Gure auzolaguna den Pagoa Zulueta, Zaragozako Daroca espetxean dago. Leioatik 348 kilometrotara.

 

Larriki gaixorik eta gaixotasun sendaezinak dituzten presoak espetxean mantentzen dituzte, heriotza zigorraren marrara eramanez. Horren adibide dugu Juanjo Rego Vidal preso donostiarraren egoera: pasa den hilabetean bihotzekoa izan ostean, espetxean jarraitzen du. Ezin dugu ahaztu Anjel Figueroa algortarraren egoera, zein etxean egonda preso aurkitzen da, dituen baldintzen ondorio.

 

Kondena beteta duten presoak kartzelan mantentzen dituzte, praktikan biziarteko espetxe zigorra legeztatu dutelarik. Horren adibide dugu Patxi Gomez: 20 urte espainiar espetxeetan sakabanatuta egondakoa. Orain, kalean, Auzitegi Gorenak Parot doktrina ezarri dio eta beste hamar urtetarako espetxeratu nahi dute. Edo Gatza, 30 urte egingo dituela espetxean eta bere askatasuna eskatzeagatik, nahiz eta akusazioak jakin ez zer esan ekitaldi horretan, 5 euskal militante auziperatu dituzte.

 

Egoera hauez gain isolamendua, bakartzea, eta egunero ematen diren eskubide urraketak jasan behar dituzte. Azken hilabeteetan senideen aurkako jazarpena aregotu egin da, Ondorioz, aurrez aurreko bisitetara sartu ahal izateko jasan behar dituzten miaketei uko egin ondoren, aurrez aurreko bisita barik geratzen ari dira preso eta senide askok.

 

Presoei izaera politikoa ukatzen dieten bitartean beraien aurka hartzen ari diren muturreko neurriek agerian uzten dute ukatua zaien izaera politikoa.

 

Egoera honen aurrean , Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldia abiatu du, dagozkien eskubideen aldarrikapena egiteko. Borrokaldiaren baitan, itxialdiak, plantoak, komunikazio grebak eta aste honetan gose greba egiten ari dira.

 

EPPK-k egiten dituen aldarrikapenekin bat eginez, aste honetan leioaztar talde batek, beraiekin bat egiteko asmoz barau astea abiatu dugu. Baraualdia egiteko, udalari lokal bat uzteko eskaria egin genion. Astelehenean erantzunik ez jasotzerakoan, herriko elkarte bateko lokalean baraualdia abiatzea erabaki genuen. Atzo, alkatearen aginduz lokal horretatik kaleratuak izan ginen, munipak polizia politiko bihurtuz. Arratsaldeko udal batzan, goizean gertatutakoa idazki batez salatzera hurbildutako auzotar talde bati aretora sartzea galarazi zigun, bere benetako aurpegi prepotente eta faxista erakutsiz. Eneko, herria ez da zurea! Zure alderdikoak ez garen herritarrok ere eskubideak ditugu. Baina, ez ezazue pentsatu, horrelako erabakia hartzeagatik, gure borrokaldiarekin amaituko duzuenik. Ez, ez, ez eta ez. Kolektiboaren aldarrikapenak muturreraino eramateko konpromisoa hartu dugu eta eramango dugu.

 

Udalak hartu duen jarrera salatu nahi dugu eta bide batez galdera bat luzatu udal gobernuari eta osoko batzarrari. Espainiar eta frantziar gobernuek darabilten politikarekin bat egiten duzue, ala? Badakigu batzuk baietz, zuek diseinatu duzuelako, baina beste batzuek nahiz eta kontra azaldu, praktikan argi uzten duzue behin baino gehiagotan ere bat egiten duzuela. Bada garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Gaur 20:00etan denok Bulebarrera!.

 

Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe!

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

KONTZENTRAZIOA: “Euskal presoak borrokan, baita gu ere” (Bulebar)

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 24 Urtarrila 2010 11:13 am
Urtarrila 25, 2010
11:00 am
8:00 pm
Urtarrila 27, 2010
8:00 pm
Urtarrila 29, 2010
12:30 pm

EUSKAL PRESOAK BORROKAN BAITA GU ERE!!!

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 24 Urtarrila 2010 11:00 am

Espainiar eta frantziar gobernuek abian duten errepresio estrategiaren bidez muturrera eraman dute espetxeetako egoera. Euskal preso politikoak jazarpen eta presio izugarriaren jomuga dira.

 

  • Sakabanaketa politikak indarrean dirau, eta bisitetarako joan etorrietan egin beharreko milaka eta milaka kilometroak istripuak eragiten jarraitzen dute. Hamabost hilabetean behin senide bat hiltzen da errepideetan.
  • Minbizia edo eskizofrenia bezalako eritasunak dituzten euskal preso politikoak espetxean preso mantentzen dituzte, heriotza zigorraren marrara eramanez herritar hauek.
  • Kondena betea duten euskal preso politikoak espetxean mantentzen dituzte, praktikan biziarteko espetxe zigorra legeztatu dutelarik. Eskualde honetan, zehazki Astrabuduan jon Bilbao Mororen kasua daukagu, zeinek urtarrilaren 15ean 28 urte bete ditu kartzelan.
  • Egoera hauez gain isolamendua, bakartzea, lekualdatzeetan emandako jipoiak eta egunerokotasunean ematen diren eskubide urraketak pairatu behar dituzte euskal preso politikoek.
  • Senideen aurkako jazarpena ere areagotzen ari dira. Ondorioz, aurrez aurreko bisitetara sartu ahal izateko jasan behar dituzten miaketei uko egin ondoren senide eta preso asko bisitak galtzen ari dira asteotan.

 

Presoei izaera politikoa ukatzen dieten bitartean beraien aurka hartzen ari diren muturreko neurriek agerian uzten dute ukatua zaien izaera politikoa bera. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ezabatu nahi dute, horretarako presoak pertsona bezala suntxitzeko ahaleginetan dabiltzalarik.

 

 

 

 

Egoera anker honen aurrean borrokaldian aurkitzen dira euskal preso politikoak. Hilabete honetako bigarren asten itxialdia burutu dute eta aste honetan gose greban aurkitzen dira. Iitxialdi, baraualdi, planto edo komunikazio grebekin aurre egingo diete espainiar eta frantziar gobernuak euskaldunen neurrira eraikitako Guantanamo erraldoiari.

 

EUSKAL PRESOAK BORROKAN BAITA GU ERE!!!

 

Leioaztar talde batek, kolektiboaren borrokaldiarekin bat egin dugu.

Beraien aldarrikapenak ezagutarazteko helburuarekin

gose greba egitea erabaki dugu.

 

Hurrengo astean burutuko diren ekimenetan parte hartzea eskatzen dizugu.

 

URTARRILKA 25, ASTRELEHENA

 

- 11:00etan Kontzentraziao Bulebarrean.

- 12:00etan Eskuorrien banaketa.

- Murala Plaza Gorrian.

- 20:00etan Kontzentrazioa.

 

URTARRILAK 27, ASTEAZKENA

 

- 20:00etan Kontzentrazioa bulebarrean.

 

URTARRILAK 28, OSTEGUNA

 

- 11:00etan Eskuorrien banaketa Eroskin.

- 17:00etan Eskuorrien banaketa Artean.

 

URTARRILAK 29, OSTIRALA

 

- 12:30etan Kontzentrazioa Bulebarrean LABek deituta.

- 20:00etan Azken ostiraleko kontzentrazioa.

 

AZKEN OSTIRALA: “Presoak etxera!” (Bulebarra)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 19 Urtarrila 2010 8:57 am
Urtarrila 29, 2010
8:00 pm

MANIFESTAZIOA:”AHTrik ez!” (Hendaia, Tren geltokia)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 19 Urtarrila 2010 8:55 am
Urtarrila 23, 2010
4:00 pm

MANIFESTAZIOA: “Euskal presoak etxera!!” Bilbo

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 14 Abendua 2009 1:28 am
Urtarrila 2, 2010
5:00 pm
Zodiac Emporium Wordpress Theme