MANIFESTAZIOA: “Atzoko eta gaurko faxismoari stop” Iruñea (autobus geltokia)
| Urria 12, 2009 | ||
| 5:30 pm |
MANIFESTAZIOA
"Atzoko eta gaurko faxismoari stop" lemapean manifestazioa deitu dute urriaren 12rako Iruñean
"Atzoko eta gaurko faxismoari, stop" lemapean manifestazioa deitu dute Iruñean datorren urriaren 12rako.
29/09/2009 12:55:00
IRUÑEA-. Aldaketa politikoa posiblea ikusten denean, eraso faxistak ugaritu egiten dira eta egun hori gertatu da, adierazi dute gaur Iruñean eraso horiek pairatu dituen talde batek. Horren aurrean, datorren urriaren 12rako manifestazioa deitu du "Atzoko eta gaurko faxismoari stop" lemapean.
Prentsa aurrean agertutakoek badakite zer den bahitua izatea, jazarpena pairatzea, beren jabegoetan kalteak izatea edota agintea duten herrietako ormetan pintada faxistak agertzea. Eta argi dute horrelako erasoak egoera zehatz batzuetan gertatzen direla. Hain zuzen ere, aldaketa politikoa posible denean gertatzen dira, esan dutenaren arabera.
"Orain fenomenoa berritu egin da, egungo egoerara moldatuta", adierazi dute.
Horregatik, datorren urriaren 12rako deitu duten manifestazioa faxismoaren kontra izango da, baina baita ere aldaketa politikoaren alde.
Manifestazioa arratsaldeko 17.30ean abiatuko da autobus geltokitik.















