MANIFESTAZIO NAZIONALA: “Euskal Herriak askatasuna behar du”, Bilbo (Plaza Aita Donosti)

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 14 Maiatza 2008 8:03 am
Maiatza 17, 2008
5:30 pm

MANIFESTAZIOA: Euskal Herria Askatu!!, Elorrio (herriko plazan)

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 8 Maiatza 2008 11:39 am
Maiatza 10, 2008
6:30 pm

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN AUZPIERATZEAREN AURKAKO MANIFESTUA

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 8 Maiatza 2008 11:10 am
euskalherriakaskatasuna1.jpg

Manifestua sinatzeko HEMEN

Manifiestua

33/01, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean adierazi nahi dugu:

Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua.

Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak.

Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta euskal herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua.

Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua.

Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua.

Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da. Frantziako eta Espainiako estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigu nagusia erditik kendu nahi dutelako. Amnistiaren aldeko mugimenduak esparru bat eskaini dio eta eskaintzen dio herri honi, errepresioa salatu eta elkartasuna antolatzeko. Espazio bat, zeinetan gu geu ere, milaka herritar eta sektore legez partaide garen.

Madrilgo auzitegi nazionalean Amnistiaren Aldeko Mugimendua epaitu nahi den honetan, gu geu ere epaituak sentitzen gara. Elkartasunerako eta errepresioaren salaketarako hamaika ekimenen partaide izan garelako eta aurrerantzean ere partaide izaten jarraitu nahi dugulako.

 

Honenbestez;

  • Amnistiaren aldeko mugimenduak eskaintzen digun esparru horretan errepresioa salatu eta errepresaliatuekiko elkartasunean betidanik izan dugun konpromisoan berresten gara. Aurrerantzean ere gure ekarpena egiten jarraituko dugula adierazten dugu.

  • Epaitua izaten ari den amnistiaren aldeko mugimenduari eta 27 auziperatuei gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diegu, Euskal Herrian beharrezkoa ulertzen dugun lan horretan jarraitzeko.

  • Amnistia aldarrikatzen dugu. Epaiketa hau bezala, Euskal Herrian jasaten den eskubide urraketa eta salbuespen egoera ahalbidetzen duen errepresio estrategiaren amaiera aldarrikatzen dugu bi estatuen aurrean eta horretarako eraikiak dituzten salbuespen tribunal, lege nahiz aparatuen desagerpena beharrezkoa ulertzen dugu. Preso politikoen errekonozimendua eta bere eskubide guztiak aldarrikatzen ditugu. Euskal Herriarentzat amnistia aldarrikatzen dugu. Presoen askatasuna eta iheslarien itzulera aldarrikatzen dugu, Euskal Herriak askatasunez erabaki eta bizi ahal izateko dituen arrazoi eta trabak gaindituak izateko bidean ezinbestekoa baita amnistia

 

euskalherriakaskatasuna.jpg

Manifestua sinatzeko HEMEN

MANIFESTAZIOA: “Salbuespen egoerari stop!”, Leioa (bulebarrean)

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 7 Maiatza 2008 4:28 am
Maiatza 8, 2008
8:00 pm

SALBUESPEN EGOERARI STOP, EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA !!!

MANIFESTAZIOA

Maiatzak 8, arratsaldeko 8etan Leioako bulebarrean.

Kargu publiko eta herri mugimendu erakundeen auziperatzea, alderdi
politlikoen legez kanporatzea, komunikabideen itxierak, alkatetza eta
zinegotzi karguen lapurretak, atxiloketak, jipoiak, manifestazioen
debekuak, alkate eta zinegotzien gartzeleratzeak, biltzeko eta elkarteak
osatzeko eskubideen urraketa, ….

HAUXE DUGU PSOE ETA PNVREN ETIKA!!!

AMNISTIAREN ALDEKO ASTEA, Leioako Unibertsitatean

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 6 Maiatza 2008 4:43 am
Maiatza 5, 2008
Maiatza 6, 2008
Maiatza 7, 2008

Fakultatez fakultate hainbat ekimen burutuko dira eta ostegunean emango zaio asteari amaiera Gasteizen burutuko den amnistia egunaren baitan. Amnistia aldarrikatzearekin batera entzutegi nazionalean burutzen ari den auziaren aurkako mezua zabalduko dute.

MAIATZAK 5, ASTELEHENA
Bizkaia: Leioako kanpusa, Magisteritza eta San Mames
- egun osoan zehar, Ikasle Presoen Txokoa Magisteritzan: sinadura bilketa, informazioa, idazteko txokoa…
- 10:00etan, gosari-hamaiketakoa Leioako kafetegi nagusian: Amnistiaren Aldeko Astearen hasiera eta erakusketaren irekiera.

MAIATZAK 6, ASTEARTEA

Bizkaia: Leioako kanpusa, Magisteritza eta San Mames
- egun osoan zehar, erakusketa eta azoka Leioako kafetegi nagusian. Osteguneko bazkarirako eta autobuserako txartelak bertan eskuratu ahal izango dira.
- 12:00etan, bideo emanaldia Leioako Aularioan: "Amnistia 07-77".
- 12:00etan, bideo emanaldia eta eztabaida Magisteritzan: "30 urte errepresiopean".
- 13:30etan, bideo emanaldia San Mamesen: "Amnistia 07-77".

MAIATZAK 7, ASTEAZKENA

Bizkaia: Leioako kanpusa, Magisteritza eta San Mames

- 12:00etan, "Amnistiaren bila" jokoa Leioako AAEEn sarreran.
- 12:00etan, kontzentrazioa Magisteritzako sarreran.
- 14:00etan, kontzentrazioa San Mameseko G eraikinaren sarreran.

MAIATZAK 8, OSTEGUNA
Amnistia Eguna Gasteizen
- 11:00etan, performance kanpusean.
- 12:00etan, manifestazio nazionala.
- 13:00etan, ekitaldi politikoa.
- 14:00etan, herri bazkaria (aukera beganoa ere egongo da).
- 16:00etan, Jonu bakarlariaren emanaldia.
- 18:00etan, bertso-triki-poteoa Alde Zaharrera.
- 20:00etan kontzertua gaztetxean: Gartzen + Etsaiak + Ankerrak.

Bazkarirako txartelak
Bazkaltzeko entsalada, paella eta postrea egongo dira, baina aukera beganoa ere egongo da. Bazkarirako txartelek 6 euro balio dute eta ondoko lekuetan eskura ditzakezue:

- Gasteiz: Olarizu // Garraxi // Filoko kafetegia.
- Bilbo: Errondabide (Alde Zaharra) // Kirruli (Indautxu).
- Donostia: Herria (Alde Zaharra).
- Unibertsitateak: PATeko kideen bidez.

Autobusak
Goizetik Gasteizera joateko autobusak antolatu dira Bilbo eta Donostiatik. Autobusetan izena emateko, zuen unibertsitateko PATeko kideei galdetu.

- Bilbo: 9:45etan, Termibusetik.
- Donostia: 9:00etan, Aulario azpitik.

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako kriminalizazioa bilatzeko saiakeran dabiltzan honetan, unibertsitateetako Presoen Aldeko Taldeok (PAT) amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako borrokaren zilegitasuna aldarrikatzera gatoz.

- Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

- Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua.

- Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak.

- Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta euskal herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua.

- Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua. Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua.

Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da, Frantziako eta Espainiako Estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigu nagusia erditik kendu nahi dutelako.

Baina gu, esan bezala, errepresioa salatu eta herri honek bizi duen gatazkaren konponbiderako amnistiaren ezinbestekotasuna aldarrikatzera gatoz. Eta horretarako, hain zuzen ere, antolatu dugu maiatzaren 5etik 8ra bitartean ospatuko den Amnistiaren Aldeko Astea unibertsitateetan. Horregatik, Amnistiaren Aldeko Astean eta astea itxiko duen maiatzaren 8ko Gasteizko Amnistia Egunean parte hartzeko deialdia luzatzen dugu.

HITZALDIA:”33/01 auzia” Algorta (Itsasgane)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 6 Maiatza 2008 4:35 am
Maiatza 15, 2008
7:30 pm

HITZALDIA:”33/01 auzia” Berango (Kultur Etxea)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 6 Maiatza 2008 4:32 am
Maiatza 9, 2008
7:30 pm

33/01 auziari buruzko hitzaldia Berango Kultur Etxean Maiatzak 9, 19:30tan

Jagoba Terrones eta Mitxel Sarasketa

 

Zodiac Emporium Wordpress Theme