MENDIMARTXA SOLLUBEra Aberri Eguna ospakizuna.

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 2 Apirila 2009 7:27 am
Apirila 4, 2008
12:00 pm

Apirilak 4, Larunbata ABERRI EGUNA ospatzeko ekimenen artean
MENDIMARTXAK Euskal Herriko mendietara. Guri dagokigu Sollubera igotzea
beraz 12:00etan solluben.

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN AURKAKO EPAIKETAN AUZIPETUEK EUSKAL HERRIARI IDATZITAKO MANIFESTUA

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 22 Apirila 2008 4:29 am

Amnistiaren Aldeko Mugimendua azken 30 urteetan espainiar estatuak Euskal Herrian erabili duen bortxakeriaren ondorioa da. Gatazka politikoari loturik erabili du bortxakeria estatuak, bai eta herri honetan aurrera eraman dituen ehundaka dinamika herritar erasotzeko ere. Balore etikoen gainetik, gastu ekonomikoari begiratu gabe.

Modu bortitzean erabili du biolentzia estatuak: Gerra Zikina, salabuespeneko epaitegiak, espetxe politika hiltzailea, tortura, ilegalizazioak, komunikabideen itxierak, bizi arteko zigorra, muntai polizialak, operazio prebentiboak, isunak eta jipoiak.

Errepresio guzti honek jendarteko eremu askori eragin die: Presoei, langileei, ikasleei, gazteei, ordezkari politikoei, ezker abertzaleko kideei, langabetuei, nekazariei, emakumeei edo presoen senideei. Guzti honen ondorioa da milaka eta milaka pertsonek osatzen dugun errepresaliatuen kolektiboaren existentzia. Errepresioa zuzenean bizi izan duten emakume eta gizonak, eta beraien senide nahiz lagunak. Hori da Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Hori da gaur hasiko den epaiketan isildu, zigortu eta espetxeratu nahi dutena.

Espainiar Gobernua eta Frantziarra jakitun dira arazo handi bat dutela beraiek urtez urte luzatu duten errepresioaren ondorioz sortu den errepresaliatuen multzo honekin. Arazo handi bat dute, kolektibo honen errekonozimenduak berarekin dakarrelako gatazka politiko hau demokratikoki konpondu behar denaren aitortza. Horregatik ukatzen dute errepresaliatuen existentzia, horregatik saiatzen dira errealitate hau ezkutatzen, errepresaliatuekiko memoria ezabatzen. Zizurkilen egin dutena da esaten ari garenaren azken adibidea. Espainiar Gobernua jakitun da Euskal Herriaren gehiengoak autodeterminazioa eta lurraldetasuna ardatz dituen eszenatoki bat babesten dutela. Baina ez hori bakarrik. Gehiengoak okupazio indarrak Euskal Herritik joan daitezela nahi du, eskubide demokratikoak berrezarri eta Amnistiaren bidean presoak euskal herriratu.

Amnistiaren eta eskubide demokratikoen aldeko borroka honetan 3 hamarkada daramatzagu Entzutegi Nazionala bezala ezagutzen den salbuespen entzutegi honen funtzio errepresiboa salatzen. Euskal Herriko gehiengo sozialak eskatzen du entzutegi hau ixteko. Beraz, ez da kasualitate salbuespeneko entzutegi hau izatea gu paretik kentzeko nahian dabilena. Botereak aspalditik darabilkien praktika da bera salatzen duena paretik kendu nahi izatea. Begiratu besterik ez dago Amnistiaren Aldeko Mugimeduaren aurkako prozesu guzti honen garapena nolakoa izan den. Europa mailan tortura, karga polizial, jarraipen eta eraso salaketa gehien jaso dituzten gorputz polizialak dira gure aurkako informeak egin dituztenak, ondoren Europa mailan salaketa politiko gehien jaso dituen entzutegi batek gu zigortzeko erabiliko dituelarik berauek.

    Egoera honen aurrean, eta entzutegi honen izaera ez demokratikoa salatzeko, epaiketa honetan defentsa juridikorik ez dugula egingo adierazi nahi dugu. Epaiketa batean ohikoa defentsa juridikoa egiteari uko egiten diogu. Ez dugu frogarik aurkeztuko, informerik eztabaidatuko, eta informe perizialik aurkeztuko. Finean ez dugu parte hartuko inolako sinesgarritasunik ematen ez diogun epaiketa fartsa honetan. Ez dugu gure burua defendatuko ez eta parte garen erakundea ere. Ez ditugu gure eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko, eskubide hauek ez direlako negoziagarriak. Ez diogu salbuespeneko epaitegi honi horretarako inolako zilegitasunik aitortzen.

Guk errepresioa salatuko dugu. Eta azken urteotan Euskal Herrian erakutsi dugun jarrera bera erakutsiko dugu errepresioaren ezinbesteko zutabe den salbuespeneko entzutegi honetan ere. Azken 30 urteetan espainiar botere politiko eta judizialak erabili duten inpunitatea, zapalkuntza eta errepresioa gogoratzeko erantzunkizuna dugu. Epaiketa honetako helburu ideológico eta politikoa ez dugu kokatzen Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren legalitatean, errepresioaren ilegalitatean baizik. Errepresioa ikustezin egin nahi dute, inpunitate osoz herri hau beste 30 urtez zapaltzen jarraitzeko. Herri honetako milaka errepresialiatuak izango gara aurrenak hau ekiditen.


Madrilen, 2008ko Apirilaren 21ean.

27 auziperatuak.

EKITALDI NAZIONALA: “1978-2008, 30 URTE ETA AURRERA INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOAREN ALDE”. Durango (Erakustazoka)

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 21 Apirila 2008 4:48 am
Apirila 26, 2008
5:30 pm

1978-2008, 30 URTE ETA AURRERA INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOAREN ALDE.

EKITALDI POLITIKOA: APIRILAK 26, DENOK DURANGORA ARRATSALDEKO 17:00etan.

ELKARRETARATZEA:«Euskal Herria ez dago salgai, iruzurrik ez!», Bilbo (Sabin Etxea)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 15 Apirila 2008 4:21 am
Apirila 17, 2008
12:00 pm

BERRIA

«Ez da kasualitatea, ez dugu kasualitateetan sinesten». Hautetsi independentisten arabera, EAE-ANVko udal hautetsiak kargu gabetzeko zentsura mozioek «estrategia politiko zehatz» bati erantzuten diote: «Ezker abertzalea ahuldu eta txikitu nahi dute, hain justu, EAJk Euskal Herria saltzeko operazio politikoa abiatu nahi duenean; hain justu, ezker abertzaleak herri hau batzeko, herri hau independentziaren atarian jartzeko eta herri honi hitza emateko proposamen politikoa garatzeko determinazio osoa azaldu duenean eta daukanean».

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko EAE-ANVko alkateak eta Miren Legorburu Hondarribiko zinegotziak agerraldia egin zuten atzo, Donostian. Hautetsi independentiston irudiko, zentsura mozioen bitartez, EAE-ANV legez kanporatzeko «EAJk, EAk eta EBren zuzendaritzak prozesu paraleloa» abiatu nahi dute Euskal Herrian. «Guztiek hartu dute bere gain Espainiako Auzitegi Gorenaren nahiz Garzonen zeregina. Lan horretan jarri dira eta lana erraztu egin diete», adierazi zuen Beitialarrangoitiak.

Izan ere, Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko sala -Alderdien Legea ezartzeko zeregina duen sala berezia- bildu baino ordu batzuk lehenago egin zituzten adierazpenak hautetsi independentistek. Haien ustez, Espainiako Justiziaren esku dagoen lege kanporatze prozesuarekin bat egin dute hainbat euskal alderdik, hartarako zentsura mozioak erabiliz. «Zentsura mozioak baliatu nahi dituzte euren alderdi lege propioa eratu eta hura ezartzeko».

Beitialarrangoitiaren ustez, zentsura mozioa EAE-ANV alkatetzetatik eta udal gobernuetatik baztertzeko helburua duen «tresna errepresiboa da». Behin EAE-ANVko hautetsiek udal gobernuetatik kenduta. EAJk, EAk eta EBko zuzendaritzak «pastela nola banatuko duten» ikusi ahal izango da esan du. «Tristea iruditzen zaigu gobernabidearen aitzakian edo izenean zertan ari diren ikustea».

Horren haritik, EAren jarrera kritikatu du Beitialarrangoitiak eta zentsura mozioen gainean zer-nolako «ñabardurak» egiten dituen argitzeko eskatu dio. «EAren diskurtsoetan sumatzen dugu ahuldadetik ari dela, noraezean dabilela… ez duela jarrera argi bat, eta, gainera, EAJri men egin diola».

Udal gobernuen gobernabideaz eta indarkeriaren inguruko «eztabaida etiko faltsuez» haratago, Beitialarrangoitiak uste du EAJk helburu politiko argia duela zentsura mozioekin: «Duela 30 urte bezala Euskal Herria saldu nahi dute». «Iruzur politiko berri» bat onartzen ez duten ahotsak mozioen bitartez isilarazi nahi izana leporatu dio EAJri. «Herri honetan euskal herritarren erabakitze eskubidean oinarritutako benetako aldaketa politikoa eman dadin egingo dugu lan eta borroka horretan jarraituko dugu».

Datozen egunetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko dei egin dute hautetsi independentistek: bihar Donostian, EAJren GBBko egoitzan izango dira, 19:30ean; ostegunean, EAJk Bilbon duen egoitzan, Sabin Etxean elkartuko dira, 19:00etan; eta Gasteizen ABBren egoitzan, 19:30ean.

 

ENKARTELADA: “preso politikoen nazioarteko eguna” . Algortan(Tellaetxe)

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 14 Apirila 2008 8:55 am
Apirila 17, 2008
8:00 pm

PRESO POLITIKOEN ALDEKO NAZIOARTEKO EGUNA

2008. urtean gaude eta oraindik ere preso politikoak ditugu munduan. Palestina, Euskal Herria, Kolonbia, Europako gotorlekua, Amerikako Estatu Batuak, Kubako herriari kendutako Guantanamoko lurraldea… Munduan zehar borrokatzeagatik preso dauden milaka emakume eta gizonek borroka eta konpromisoaren bidea erakusten digute kartzeletatik.

Gatazka sozialak, politikoak, nazio menperatuak, diruaren logika menperatzailea, akumulazioa, espekulazioa, azpiraketa, suntsiketa… Horiexek daude munduan milioika gizaki borrokara eramaten dituzten auzien jatorrian. Kapitalismoaren logika nagusi ez den mundu baten alde borrokatzera eraman dituzte. Gaur egun mundua osatzen duten milaka herriren aniztasunak iraun dezan borrokatzera.

presopolitikoeneguna.jpg

2007ko apirilaren 17 honetan Europa nabarmendu behar dugu. Europak preso ugari ditu oraindik ere, Frantziak eta Espainiak batez ere. Ehunaka euskal preso politiko gaituzte Espainia eta Frantziako geografia osoan zehar sakabanatuta, baina baita makina burkide komunista, korsiar, galiziar, kataluniar eta bretoi ere. Italian gero eta gehiago ari dira mugimendu antagonistak jazartzen, eta Sardiniako mugimendu independentista zapaltzen ari dira. Alemanian preso politikoen espetxealdia luzatzeko eztabaidak zabaltzen ari dira. Herri guztietan hasi dira berriro kapitalaren Europaren aurka diharduten sindikalistak, langileak kartzelaratzen.

Belmarsheko espetxeak, Frantzia, Espainia, Belgika eta Alemaniako isolamenduko espetxeek argi eta garbi erakusten digute Estatuek beraien aurka borrokatzen dutenei ordainarazi nahi dieten prezio latza.

Inperioaren bost presoak ere gogora ekarri behar ditugu, AEBek Kubaren kontra diharduten terrorismoari aurre egiteagatik preso direnak; gogora ekarri behar ditugu Puerto Ricoko presoak; Leonard Peltier eta Mummia Abbu Jamal; gogoratu Simon Trinidad eta Sonia, AEBetan dauden preso kolonbiarrak; Peruko preso politikoak; maputxeak; Albaro Uriberen gobernu genozidak preso dituen kolonbiarrak; Palestinako preso politikoak, Ekialde Hurbileko herrietan sinoista eta inperialisten harrapaketaren aurkako borrokan lehen lerroan daudenak; Irakeko herri kementsua, eraso inperialistari aurre egiten diharduena. Turkiako presoak, bakartze moduluen aurka borrokan jarraitzen dutenak.

Izan ere, beti horrela izan da. Borrokatzeak bere ordaina izan du beti, eta horixe da suntsipeneko mundu kapitalista hau aldatu eta beste mundu desberdin bat sortzeko borrokatzen dugun burkideok ordaintzeko gerturik daukagun prezioa.

Horregatik, hain zuzen ere, apirilaren 17 honetan preso politikoaren estatusa aldarrikatu nahi dugu kapitalaren morroi besterik ez diren epaileek ezarritako zigorrak betetzen ari garen burkide guztientzat. Baldintza demokratikoak aldarrikatu nahi ditugu borrokan ari diren gure herrientzat, behartsuek eta zapalduek zapaltzaileak dituen antzeko borroka tresnak izan ditzaten.

Egun honen inguruan elkarretaratzeak, manifestazioak eta errebindikazio-ekintza mota guztiak egitera animatu nahi zaituztegu, egun hau borroka eguna izan dadin, tokiko borrokan oinarritua baina egun berezi honen nazioarteko erreferentzia erantsirik, borrokan bakarrik ez gaudelako.

Besarkada irmo bana lau horma tartean, alanbrezko murruen tartean bizi diren gizon eta emakume horiei guztiei. Besarkada solidario handi bana eta kanpotik beraien borrokaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa.

GORA MUNDUKO PRESO POLITIKOAK!

MOBILIZAZIO EGUNA. MANIFESTAZIOA (bulebarretik)

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 14 Apirila 2008 8:48 am
Apirila 25, 2008
8:00 pm
8:00 pm


ASKATASUNAREN KONTRAKO EPAIKETARIK EZ !!!

APIRILAK 25, DENOK KALERA!ARRATSALDEKO 20:00etan MANIFA BULETIK.

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!!!

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU! APIRILAK 25 MOBILIZAZIO EGUNA

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 14 Apirila 2008 8:43 am

        Apirilak 21ean, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auzia hasiko da Auzitegi Nazionalean. Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

     Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio lega eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua. Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak. Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta Euskal Herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua. Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua. Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua.

logo_amnistia.gifinput_prentsaurrea.jpg

 

        Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da. Frantziako eta Espainiako estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigu nagusia erditik kendu nahi dutelako.  

        Amnistiaren aldeko mungimendua esparru bat eskaini dio eta eskaintzen dio herri honi, errepresioa salatu eta elkartasuna antolatzeko. Espazio bat, zeinetan gu geu ere, milaka herritar eta sektore legez partaide garen. Madrilgo auzitegi nazionalean Amnistiaren Aldeko Mungimendua epaitu nahi den honetan, gu geu ere epaituak sentitzen gara. Elkartasunerako eta errepresioaren salaketarako hamaika ekimenen partaide izan garelako eta aurrerantzean ere partaide izaten jarraitu nahi dugulako. Honenbestez;

  • Amnistiaren aldeko mugimenduak eskaintzen digun esparru horretan errepresioa salatu eta errepresaliatuekiko elkartasunean betidanik izan dugun konpromisoan berresten gara. Aurrerantzean ere gure ekarpena egiten jarraituko dugula adierazten dugu.
  • Epaitua izaten ari den amnistiaren aldeko mugimenduari eta 27 auziperatuei gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diegu, Euskal Herrian beharrezkoa ulertzen dugun lan horretan jarraitzeko.
  • Amnistia aldarrikatzen dugu. Epaiketa hau bezala, Euskal Herrian jasaten den eskubide urraketa eta salbuespen egoera ahalbidetzen duen errepresio estrategiaren amaiera aldarrikatzen dugu bi estatuen aurrean eta horretarako eraikiak dituzten salbuespen tribunal, lege nahiz aparatuen desagerpena beharrezkoa ulertzen dugu. Preso politikoen errekonozimendua eta bere eskubide guztiak aldarrikatzen ditugu. Euskal Herriarentzat amnistia aldarrikatzen dugu. Presoen askatasuna eta iheslarien itzulera aldarrikatzen dugu, Euskal Herriak askatasunez erabaki eta bizi ahal izateko dituen arrazoi eta trabak gaindituak izateko bidean ezinbestekoa baita amnistia.

APIRILAK 25, DENOK KALERA!
ARRATSALDEKO 20:00etan MANIFA BULETIK
 

Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak, Nautikako EHUko Fakultatean (Portugalete)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 8 Apirila 2008 10:37 am
Apirila 12, 2008
Apirila 13, 2008

Informazio gehiago (izen ematea, nola heldu, aurkezpena, …) hemen –> http://www.jardunaldifeministak.org

PROGRAMA 

APIRILAK 12, Larunbata

  8:30-  9:30 Akreditazioa eta material banaketa
Ez ditugu ponentzia gzutein kopiak egingo karpetetan sartzeko. Kopia batzuk bai egongo dira baina ez guztientzako.

  9:30-11:00 Jardunaldien aurkezpena.

11:00-11:15 Atsedenaldia

1go Ardatza: Emakumeok herrain eta munduan
11:15-13:15 Parte hartze sozio-politikoa eta estrategia feministen inguruko eztabaida
Lau ponentzien aurkezpena plenarioan:

  • Parte hartze politikoaren inguruko eztabaida (Bizkaiko Emakumeen Asanblada)
  • Mf eta parte hartze politikoa (Plazandreok)
  • Mugimendu feminista politika intsituzionalaren aurrean (Bilgune Feminista)
  • Retos del feminismo (Forum Maria de Maeztu)

Lau ponentzien aurkezpena entzun ondoren bost eztabaida talde egingo ditugu eta atera denaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Bosta talde Hajek hizkuntzaren arabera banatuko ditugu, bi edo hiru euskaraz eta bi edo hiru gazteleraz.

13:15-14:30 Ponentzien eztabaidak eta tailerrak aldi berean.
Ponentzien eztabaidak:

  • EMAKUMEA ETA ELIKADURA
    EHNE
  • PREKARIETATEA eta LANALDIA
    Prekariateateari aurre eginez (Bilgune Feminista)
    Lanaldiari buruzko zenbait gogoeta genero ikuspuntutik (LAB)
  • EZ DA BERDINTASUNIK IZANGO ZERBITZU PUBLIKORIK GABE ETA ZAINTZA LANAK BANATU GABE. Politika feminista baterako zenbait ideia
    Mendekotasuna dutenak Laguntzeko Euskal Sistema Publiko baten aldeko Plataformako kidea
  • ¿POR QUÉ ES NECESARIO SEGUIR SIENDO FEMINISTA?
    (Emakume internazionalistak)
  • NAZIO GATAZKA (Ponentzia-Tailerra)
    FEMINISTOK ZERBAIT EGITEN DUGU NAZIO GATAZKAREN AURREAN? Emakume internazionalistak
    FEMINISTEK GATAZKAK KONPONTZEN PARTE HARTU BEHAR DUTE (Plazandreok)

Tailerrak:

  • Emakumeon eskubide sozialen inguruko tailerra
    Argitan
  • Emakumeon borroka lan merkatuan
    ELA
  • Nortasun migratzaileak.Sentimenduen adierazpenetik genero nortasun berri batera doan elkartze bide bat.
    Munduko emakumeak
  • EZKERRAREN EGITASMOAN ESTRATEGIA FEMINISTAREN BEHARRA
    Ezker Abertzaleko Lan talde feminista

Eztabaidak eta tailerrak aldi berean izango dira. Entregatukjo dizuegun materialen artean zein gelatan egingo diren agertuko da.

14:30-15:45 Bazkaria
Aukera ezberdinak egongo dira bazkaltzeko; alde batetik fakultateko tabernan menua egongo da, bestalde munduko emakumeak plater ezberdinak preparatuko ditu eta azkenik Portuko gazte asanbladak bokatak egingo ditu. Gogoratu 15 euroetan ez dela bazkaria sarzten.

2. ARDATZA: EMAKUMEOK INDARKERI SXEXISTARI AURRE EGNEZ
15:45-19:00 Indarkeri sexistaren inguruko eztabaida:

15:45-16:45 Lau ponentzien aurkezpena plenarioak

  • Emakumeon kontrako indarkeria. Hausnarketarako ekarpen batzuk. (Las otras voces feministas)
  • Gure defentsaren ekinean (Bizkaiko emakumeen asanblada)
  • Indarkeri sexistari aurre eginez (Bilgune feminista)
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren analisia (Lanbroa)

16:45-17:15 Atsedenaldia

17:15-19:00 Lau ponentzien aurkezpena entzun ondoren bost eztabaida talde egingo ditugu eta atera denaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Bosta talde Hajek hizkuntzaren arabera banatuko ditugu, bi edo hiru euskaraz eta bi edo hiru gazteleraz.

15:45-17:15 Tailerrak

  • Autodefentsa
    Arabako emakume asanblada
  • Feminicidioa
    Mugarik gabe nafarroa

17:15-19 Tailerrak

  • Genero indarkeriaren aurrean babes integralerako Neurrien Legearen inguruko tailerra
    Bizkaiko emakume abokatuak
  • King Tailerra Medeak

20:00          Manifestazioa Bilbon, Plaza zirkularretik Imagen

22:00          Jaia Kukutzan (Rekalde Auzoan)

APIRILAK 13, Igandea

3. ARDATZA: EMAKUMEOK, GURE IDENTITATEAK ETA GURE GORPUTZ INTSUMITUAK
  9:30-10:45 Prostitzuiaoren inguruko eztabaida :
Bi ponentzien aurkezpena eta eztabaida:

  • Andreen prostituzio antolatuaren analisia (Lanbroa)
  • Prostituzioaren inguruko burutazioak (mass medeak)

10:45-11:50 Ponentzia ezberdinen eztabaiada
Eztabaida bakoitza gela batean egingo da aldi berean

  • Emakume lesbianen ikusgaitasuna eta parte hartzea euskadin (Aldarte)
  • Aullidos de cuerpos insumisos(Medeak) / Roliing Rolak (Pripublikarrak)
  • Ziberfeminismo (Plazandreok)

9:30-10:45 Tailerrak

  • Txinatar bolak egiteko tailerra
    Bricosexual
  • Hezkidetza gidaren inguruko tailerra
    Euskal Herriko Bilgune Feminista

10:45-11:50 Tailerrak

  • Hilerokoari buruzko tailerra
    Maria txucena
  • Euskal Herriko Bolgsfera feminista sortzeko tailerra
    Blogfeministak

11:50-12:15 Atsedenaldia

12:15-14:00 Ondorioak eta itxiera

 

ASAMBLADA, Kurkudi

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 8 Apirila 2008 10:25 am
Apirila 24, 2008
8:00 pm

MOBILIZAZIOA PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE. Plentzia (Astilleron)

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 2 Apirila 2008 11:50 pm
Apirila 6, 2008
1:00 pm

mobilizaziozioakpresoak.jpg

MOBILIZAZIOA PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE. Leioa (Boulebard)

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 2 Apirila 2008 11:48 pm
Apirila 4, 2008
8:00 pm

mobilizaziozioakpresoak.jpg

Zodiac Emporium Wordpress Theme