Urtarrilaren 24 eta 25ean Uribe Kostako 8 lagun Espainiako Audientzia Nazionalean epaituko dituzte beste 9 gazterekin batera, kale borroka ekintza bat leporatuta.
Epaiketa honen oinarria 2002ko urrian ertzaintzak gure eskualdean burututako sarekada batean dago. Orduan atxilotutako gazte horiek torturaren bitartez autoinkulpatu ziren, nahiz eta gero epailearen aurrean deklarazio horiek ukatu.
Orain berriki ikusi ahal izan dugu zelan erabiltzen duten estatuko segurtasun indarrek tortura (Gorka Lupiañez, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren kasu larrien bidez hain zuzen). Baina esan beharra daukagu kasu hauek ez direla isolatuak. Euskal herritarren kontra tortura sistematikoki erabiltzen dela eta ez dela soilik Espainiako poliziaren eta guardia zibilaren eskuetan ematen, menpe dagoen ertzantzak era torturatzen duela, gazte hauen salaketek adierazten duten bezela.
Torturaren praktikarekin bukatzeko politiko profesionalak ezin zarete gaitzezpen antzuetan gelditu. Neurriak hartzeko garaia da eta gainera zuek ondo dakizue zelan ekidin daitzekeen praktika hauek.
Tortura egon dagoela eta erabiltzen dela jakinda zera eskatu beharra dago:
1.- Lege antiterroristaren eta inkomunikazioaren indargabetzea.
2.- Audientzia Nazionala desagertzea, torturapean lortutako deklarazioak onartzen dituelako, tortura izkutatzen duelako).
3.- Atxilotuei tortura edota inkomunikazioa aplikatu zaizkion zigor prozedura judizial guztiak baliogabetzea.
4.- Estatu aparatuen erantzunkizuna depuratzea torturari dagokionez eta polizia indar errepresiboak desagertzea.