AHT Gelditu Elkarlanak deitutako manifestazioa Arrasaten.

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 19 Azaroa 2007 10:47 am
Abendua 15, 2007

Autobuses joateko izena eman kurkudin

LAMIAKOKO ARAZTEGI ERRALDOIAREN AURKA!!! GELDITU PROIEKTUA ORAIN!!

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 18 Azaroa 2007 12:56 pm

    Azaroaren 13an Bizkaiko Foru Aldundiko EAE-ANVko taldeak Lamiako auzoan ur araztegi erraldoia eraikitzeko proiektuaren aurkako proposamena aurkeztu zuen Batzar Orokorretan.
    Honen bidez, Foru Aldundiak proektuaren aurkako iritzia plazaratu dezan nahi du EAE-ANV taldeak. Izan ere, neurriz kanpoko araztegi honek kalte nabariak eragingo ditu Txopoeta eta Lamiako auzoetako bizilagunen bizimoduan. Eta baita, metro geltokiaren hurbiltasuna ikusita, leioztar guztien bizi kalitatean.
    Gaur egungo egoera ikusita, EAE-ANV taldeak beharrezko ikusten ditu urak tratatzeko araztegien eraikitzea. Baina, inolaz ere, eskualde handi baten urak garbitzeko instalazioak auzo zehatz batean kokatzea. Araztegi txikiak herri ezberdinetan kokatuz, kalteen banaketa bidezkoagoa bermatuko luke.

  •     Lamiakon diseinaturiko HUAren proiektua Plentzia-Gorlizetik Larrabetzurainoko ur zikinak (etxeetakoak zein lantegietakoak) tratatuko dituen plantaren proiektua guztiz erraldoia eta desegokia irditzen zaigu, besteak beste:
  • 350.000 biztanle baino gehigoren ur zikinen tratamendua planta bakarrean pilatu egiten baitu, hots, Lamiakon proiektatutakoa.
  • Hori gutxi balitz, proiektatutako Araztegiak bere eremuan sortutako lohiak tratatzeaz batera, Galindokoak sorturikoak ere tratatuko lituzke, horretarako azpiegitura bikoiztuko litzatekeelarik.
  • Erreka ondoko errepidea desbideratuko litzateke, eta hortik bideratzen den ibilgailu kopurua Lamiako eta Makaleta (Txopoeta) auzuneak zeharkatzen dituzten errepide bietatik pasaraziko litzateke, auzuneotako bizi-kalitatea nabarmen kaltetuz.
  • Proiektu honek, auzuneotan azken hamarkadetan egin den beste proiektu desegoki bat baino ez da. Hor daukagu, esate baterako, metroarena, lur azpitik igarotzen ez den heinean, auzuneok mendiaren eta metroaren artean dagoen lur-sail estuaren artean bizitzera zigortzen dituena, benetako hesia sortuz.
  • Ezin aipatu gabe utzi auzuneok dituzten zerbitzu publikoen gabeziak: ez parkerik, ez kirol eremurik, e. a.. Gainera, Leioako Udala gobernatzen duten taldeek hasiera batean inguru honetan aurrikusita zegoen kirol eremua Hirigintza Planetik ezabatu eta bere ordez egun BBKren eta MISA enpresaren lur-sailak diren gunean industria eremu berria eraiki nahi dute.

    Aipatu proiektua ezinegon nabarmena sortarazi du auzuneotako bizilagunen artean, hainbat mobilizazio eta ekimen burutu dituztenak proiektaturiko Araztegiaren aurka. Hilabeteak ari dira bizilagunak proiektua birplantea dadila eskatzen eta, ildo honetan, litekeena da hurrengo hilabeteotan ekimen berriak burutzea.
    ANV-EAEk argi azaldu du ez dagoela ur zikinen tratamenduen aurka eta, ondorioz, ez dagoela ur zikinen tratamendua ahalbidetuko lukeen Araztegi baten aurka, baina bere tamaina eta esparrua nabarmen mugatuz. Gure ustez, Araztegi txikiagoak eta eremu apalagokoak planteatzetik bideratu beharko litzateke auzia, hots, Lamiakon egin beharreko Araztegia bere inguru hurbilari zerbitzua emango liokeena izan beharko litzateke, horiekin batera beste hainbat proiektatu beharko liratekeelarik (Txori Herrin, Uribe Kostan eta Getxon gutxienik), egun sistema osoak dituen ahuleziak gaindituz eta ur zikinen tratamenduak bizilagunengan sortzen dituen kalteak banatuz.

OMENALDIA: SANTI BROUARD ETA JOSU MUGURUZA

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 12 Azaroa 2007 10:06 am
Azaroa 20, 2007

Datorren AZAROAREN 20an burutuko dituzten omenaldi ekimenak aurkeztu dituzte. Hona hemen deialdiak:

11:00 Lore eskeintza Errekalden
12:00 Lore eskeintza Ametzolan Parkean.
19:30 MANIFESTALDIA Plaza Zirkularretik Esperantza Frontoiraino. Bukaeran

MARTXA LANGRAITZERA- LAB

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 11 Azaroa 2007 1:50 pm
Azaroa 16, 2007

IKASLE EGUNA-Usurbil

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 11 Azaroa 2007 1:42 pm
Azaroa 17, 2007

 

IKASLE EGUNA '07 / USURBIL / AZAROAK 17 (Ikasleon Nazioarteko Eguna)

IKASIZ, IRAULIZ, ERAIKIZ 

BORROKAK EGINGO GAITU!

 

EGUNEZ: EUSKAL IKASLEON TOPAKETAK

11:00 Mahainguruak

13:30 Plenarioa

14:30 Bertso bazkaria

17:00 Hitzaldiak, jolasak, erakusketak…

19:30 Manifestazioa

20:30 Ekitaldia

GAUEZ: KONTZERTUAK       

          DELOREAN

          LATZEN

          OLIBA GORRIAK

          OJOS DE BRUJO

          EDAN

 

AZKENALDIAN EZKER ABERTZALEAK JASAN DITUEN ERASOEN INGURUAN

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 11 Azaroa 2007 1:16 pm


 

MARIJE FULLAONDO (BATASUNEKO BOZEMAILEA): «ESPARRU DEMOKRATIKORAKO PROPOSAMENAREKINU AURRERA EGINGO DUGU, EROASOAK ERASO» (Berria egunkarian)

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 7 Azaroa 2007 9:56 am

Irakaskuntzatik egin du jauzi politikagintza publikora. Lehenengo, Hego Euskal Herriko Herritarren Zerrendan, geroago Batasunean. Marije Fullaondo (Getxo, 1964) irakasle eta psikopedagogoa da lanbidez (orain lan utzialdian). Ezker abertzaleko ahotsetako bat izateko erantzukizunari heldu dio. Espetxearen mamuaren gainetik. Elkarrizketa amaitutakoan, Batasunaren kontrako operazioa salatzeko LABek Donostian antolatutako manifestaziora joan da.

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok esana da: «Estatua indartsu eta prestatuta dago borroka honetarako». Zer adierazi nahi dute, zure ustez, hitz horiek?

Argia da. Azken egunetan ezker abertzaletik egin dugun irakurketarekin asmatu egin dugu. Estatuak gerra estrategia abiarazita daukala esaten genuen eta Zapateroren hitz horiek hori baieztatu baino ez dute egiten. Estatuak berak aukeratu du konfrontazio edo borroka egoera horretara joatea, izan ere, bazegoen konfrontazio hau ekiditeko bidea. Eta badago: proposamen bat dago mahai gainean, zeinek marko aldaketa eskaintzen duen, eta non marko aldaketa horretatik eratorriko litzatekeen egoeran proiektu politiko guztiak posible izango diren. PSOEk eman zion ezezkoa proposamen horri, EAJrekin batera. Beraz euren hautua izan da konfrontazio horretara pasatzea, ez ezker abertzalearena. (gehiago…)

INDEPENDENTZIA EGUNA

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 31 Urria 2007 10:47 am
Azaroa 24, 2007

AZAROAK 24 LARUNBATA

12:00etan KOTXE KARABA ANBULATEGI ATZEKALDETIK.

13:15etan "TRIKIKALEJIRA" DESDE LA PLAZA DEL TIGRE ENPARANTZATIK.

15:00etan LUNTXA (OTORDUA) PLAZA GORRIAN.

Zazpi herrialdek, ez gehiago ez gutxiago, osatzen dute Euskal Herria gure aberria. Aitortuta izateko eta estatu bezala ornitzeko, herritarrak hala erabakiz gero, eskubidea duen herria.

GORA INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA, ZAZPIAK BAT!!!

TXERRIBODA AFARIA azaroak 10

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 25 Urria 2007 1:47 pm
Azaroa 10, 2007
txarriboda_banner.gif
Zodiac Emporium Wordpress Theme