Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!!! Hondartzetako ekimena.

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 22 Uztaila 2007 10:33 am
Abuztua 5, 2007
11:30 am

11:30etan Ereagako hondartzan (Igeretxe).

GURE KONPROMESUA,… HERRIGINTZA EGITEKO ERA EZBERDINA.

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 22 Uztaila 2007 10:30 am

Kokoteraino gaude!!!

Euskal herritar orok ordaintzen ditugun zergei esker aberasten diren alkate zein zinegotziz kokoteraino gaude. Bere buruari soldata igotzen diote urtero langile batek jasotzen duen bataz bestekoa hirukoiztuz edota laukoiztuz. Kokoteraino gaude euren lagunak etengabe entxufatzen dituztelako; zerbitzuen pribatizazioa euren eta euren lagunen entrepresak aberasteko aitzakia baino ez delako.
Hurrengo hauteskundeak iritsi arte, gu eta gure arazoak ahaztuko dituzte, eta urtetan zehar informazioa izkutatuko digute ze nolako txantxullotan sartuta dauden jakin ez dezagun,…

 

putxerazorik_ez.gif

 

GURE KONPROMESUA,… HERRIGINTZA EGITEKO ERA EZBERDINA.


EAE-ANVko zinegotzi zein alkateok jarraian azalduko ditugun konpromezuak gure gain hartzen ditugu.

1 – Udaletan auditoria independientea egin eta exijitu; gure eskuetan diren Udaletan behinik behin berehala jarriko dugu indarrean honako neurri hau.
Udal hauek utzi dituzten egoera ezagutu eta herriari informazio hau jakinarazi nahi diogu.

2 -  Udaletan liberatzea erabaki daben kargu publikoen soldatak jaitsi.
Alkatetza gure eskuetan den herrietan honako neurri hau ezartzeko konpromezua hartzen dugu, eta gauza bera exijituko dugu Euskal Herriko gainerako herrietan ere.  

3 – Udalerrian zuzeneko eragina izan dezaketen azpiegitura eta makroproiektuen aurrean (Leioako kasuan Abanzada, araztegia, … lirateke) herritarrok modu zuzenean gure hitza azaltzeko beharrezkoak diren bitartekoak jartzeko konpromezua ere egiten dugu geure.
Herritarrok informazioa jaso, iritzia eman, erabaki eta gure erabakiak kontuan hartuak izan daitezen nahi dugu.

Euskal Herriko udaletara haize berriak ekarri nahi ditugu. Honako urrats hauek instituzioak herritarrongana gerturatzeko eta gure zerbitzura jartzeko gutxienekoak dira.

HERRIA EGITEKO EREDU BERRIA, PARTE HARTZAILEA, GARDENA ETA ONESTUA.
 

Irteera operazioa. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!!!

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 22 Uztaila 2007 10:13 am
Uztaila 28, 2007
11:00 am

Denok Arrigorriagara.

11:00etan autobusa Txomin Arestitik izena eman Kurkudin. 

Zodiac Emporium Wordpress Theme