JAI HERRIKOI ETA PARTE HARTZAILEAK!!!!

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 21 Ekaina 2007 10:16 am

Udarekin batera San Juan Jaiak gainean dauzkagu.  Jaiak oso garrantzitsuak dira herri baten bizitzan, eguneroko errutina gainditu eta ehunka pertsonok kaleak, kolorez, soinuz, barrez, dantzaz eta alaitasunez betetzen ditugu.

 

Jaietan aspaldiko eta berriak diren lagunekin egiten dugu topo, herriko parte sentitzen gara eta guztiaren gainetik gu gara protagonista, herria da protagonista.

 

Indibidualismoa eta lehia basatia nagusi diren une honetan, berebiziko garrantzia  hartzen du pertsonak begirale hutsera mugatzen dituen  ikuspegi merkantilista gainditu eta benetan herritik eta herriarentzako diren festa herritar, euskaldun eta parekideak antolatzea. Horregatik, Batasunak Jai Batzordeak, koadrilek, herriko elkarteek eta Txosnek egindako lana zoriondu eta hau sustatzeko deia egiten dugu: dantza erakustaldietatik, koadrilen jaitsierara, txosnetako kontzertuetatik herri bazkarira, sukalki txapelketatik akelarrera, erromeriatik bertso saiora eta Lamiakotik Txoriherrira, Txorierritik Erdialdera, Erdialdetik Sanbartolomera, San Bartolometik Udondora eta Udondotik Txoperara  herriko jaietan parte hartu!

Gora jai herrikoi eta parte hartzaileak!

EUSKAL HERRIAN DEMOKRAZIA ZERO!

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 18 Ekaina 2007 7:50 am

          

putxerazorik_ez.gif

            Gaur, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udalak osatuko dira, baina demokraziaren egun handia izan behar lukeena guztiz bestelako eguna bilakaturik dator, osatuko diren hainbat udaletan herritarrek adierazitako borondatea ez delako errespetatuko.

 

            Maiatzaren 27an burutu diren hauteskundeetan eta, Alderdien Legea dela medio, ezker abertzaleari berdintasunezko baldintzetan parte hartzea galarazi zaio, ilegalizazioak burutu dira eta, azkenik, herriaren borondatearen aurkako instituzioak osatzeko hautua egin dute alderdi politiko gehienek.

 

            Euskal Herrian ez dago demokraziarik edo beste era batetara esanda: Euskal Herrian demokrazia zero! Demokraziaren urraketa eta ilegalizazioa helburu politiko garbi batekin egiten da: ezker abertzalearen ildoa, proposamenak eta proiektua ezkutatu eta bere bidea eta garapena galaraztea.

 

            Eta hau guztia noiz gertatzen da? Gure herriak gatazka konpontzeko aukera parez pare duenean. Estatu espainolak, PSOE eta PNVren eskutik, aukera hau alboratu egin du; eta gatazkaren erroetara joz, konponbidea posible egingo lukeen autodeterminazio eskubidea eta lurralde egituraketaren inguruko irtenbide adostua ukatu egin du.

 

            Konponbideari ezetz esan diote PSOE eta PNV alderdiek. Eta herri honen gehiengoak aldarrikatzen dituen erabakitze eskubidea eta lurralde egituraketari erantzun zehatza eman asmoz, ezker abertzaleak aurkeztu duen Marko Demokratikorako proposamena baztertu egin dute.

 

Azkenik, hauteskundeotan gure ordezkaritza ilegalizatu dute, instituzioetan prozesu demokratikoaren alde egin nahi dugun lana ere oztopatu nahian.

 

Baina ez dute lortuko. Gaurtik eta Marko Demokratikorako proposamena eskuan hartuta, herri honek behar duen konponbide politikoa aldarrikatzera goaz, erabakitze eskubidea bere baitan duen lau herrialdeetarako autonomia aldarrikatzera goaz, prozesu demokratikoa aldarrikatzera goaz, lehen bai lehen herri honek merezi duen bake eta demokrazia eskenatokia eskuratu dezan.

 

Gora Euskal Herria askatuta!

La Avanzada-ren estalketari eta Sabino Aranaren peatonalizazioari buruzko batzar berria.

Posted by admin | BERRIAK | Astelehena 18 Ekaina 2007 4:42 am
Ekaina 19, 2007
7:30 pm

Burututako azken batzarrean erabaki genuen arabera, bihar ekainak 19 egingo dugu beste batzar bat 19:30etatik hasita Polikiroldegiko batzar gelan (kafetegia zegoen lekuan).

Kartelerako eredu berria aurkeztuko dizuegu eta zehaztuko dugu denon artean udaletxekoekin egin beharreko batzarra ia nola egingo dugun.

ZORIONAK LEIOA!!!!!1138 BOZKA – 2 ZINEGOTZI!!!HERRIAREN HITZA ERRESPETATU

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 7 Ekaina 2007 12:24 pm

    Pasa diren hauteskundeek euskal jendarteak gatazkaren konponbidearen aldeko hautua egin duela frogatu digute. Ilegalizazio, oztopo eta debeku guztien gainetik irabazlerik egon bada, hori ezker abertzalea izan da dudarik gabe. Indar politiko gehienak jaitsi edo eta mantendu diren bitartean, (abstentzioa igo den arren) ezker abertzaleak nabarmen egin du gora, Euskal Herritarrokekin legala zen garaiko emaitzak ere gaindituz hainbat herrietan.

web_bozkak.gif

 

    Egoerarik okerrenean, hau da, ezin botorik eskatu, ez papeletarik banatu eta botoaren zati handi bat ofizialki kontabilizatuko ez zela jakitun; ANVk 187.000 bozka lortu ditu (1.138 Leioan), Gipuzkoako bigarren indar politikoa bihurtu da, alkatetzak berreskuratu eta berriak lortu ditu eta hau guzti hau aipatutako egoera antidemokratikoan. 

 

    Iragandako hilabeteak gogorrak izan dira gatazkaren behin betikozko konponbidearen alde egin duen eragile bakarrarentzat. Ezker Abertzaleak dena jarri du prozesu demokratikoak aurrera egin dezan: negoziaketa mahaiaren desblokeorako eta akordioa bultzatzeko urratsak eman ditu; zeharo antidemokratikoa den alderdien legearen arabera legeztatzeko prest agertu da; gatazkaren konponbiderako hainbat proposamen eta metodologia zehatz aurkeztu ditu;… PSOE bitartean, PP baino gutxiago egiteaz arro azaldu da eta PNVk (GALekin gertatu zen bezala) bere obedientzia itsua adierazi dio behin eta berriz PSOEren indarkeriari, bai ezker abertzalearen ilegalizazioa bultzatuz eta babestuz, zein fronte guztietan prozesuaren aurkako dinamika bultzatuz.

 

    Prozesua une latzetan dago duda gabe, PNV eta PSOE urrenik urren, negoziaketa mahaitik altxatu egin dira. Eta oraingoa euskal jendartearen unea da. Hauteskundeak pasatu egin dira eta askori urratsik ez emateko aitzakia joan egin zaio. Aurrekoan, jesarrarazi genituen bezala, gatazkaren konponbidea behingoz  bermatuko duen akordioa gauzatzera bultzatu behar ditugu. Ezker Abertzaleak bere proposamena egin du jada: edonork onar dezakeen eta proiektu guztiak bideragarri egingo dituen marko berrirako egitasmoa hain zuzen ere. Hortaz, ezker abertzaleak geuregan jarritako konfiantza eskertu eta geure indar guztiak prozesu demokratikoaren egikaritzean jarriko ditugula berresten dugu.

Zodiac Emporium Wordpress Theme