“Avanzada”ko estalketa eta oinezkoentzako bihurtzea

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 22 Apirila 2007 12:15 pm
estalketa-_eus.gif
Apirilaren 26an, osteguna, 20:00etan Aketxe Plazako Erretiratuen Etxean 
 
Atzerapenaz bada ere, lehen batzarrean adostu bezala "Avanzada" errepidearen estalketari buruzko bigarren batzarra egingo dugu datorren ostegunean (apirilak 26) 20:00etan Aketxe Plazan dagoen Erretiratuen Etxean. 
 
Momentu baieztapenik jaso ez badugu ere, udaletxeari berari gonbidapena luzatu diogu batzarrean parte har dezan. 
 
Gaia honetan interesa duzuen guztiok ere batzarrean parte hartzeko gonbita duzue.  
 
 

AUPA LEIOA, lortu dugu!!!!

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 22 Apirila 2007 11:56 am

milaesker_eus.jpg

Hauteskunde demokratikoen eta prozesuaren aldeko urrats berria eman dugu. Datozen hauteskundeetan ezker abertzalea ordezkatuko duen talde politikoa, "Leioako Abertzale Sozialistak", legeztatzeko Leioan lortu behar genituen 500 sinadurak aise gainditu ditugu. 

 ZORIONAK LEIOA ! ! !

2. Batzarra. “La Avanzada”ren estalketa eta peatonalizazioa.

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 22 Apirila 2007 4:59 am
Apirila 26, 2007
8:00 pm

PRESO GAIXOAK ETA ESPETXE ZIGORRAK BETETAKOAK ETXERA!

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 19 Apirila 2007 1:21 pm
presoak.jpg
 

Nahiz eta ezker abertzaleak gatazkaren aldeko pausoak eman, eta  gatazkaren konponbidean murgilduta dauden ia eragile guztiek babestutako apustua atera arren, estatu frantsesa eta espainolak euskal preso politikoen aurkako salbuespeneko neurriak ezartzen jarraitzen du: Bizibaldintza onartezinak, familiarekiko eta harreman sozialarekiko aislamendua, bahiketak ta hau dana akordio politikoa baldintzatzeko.

Neurri horiek medio, kalean beharko luketen 160 preso politikoak daude bahituta eta bizi baldintza gogorrenetan jarraitzen dute Espainiar eta Frantziar kartzeletan. Hauen artean Algortako Marian Perez, Erandioko Jon Bilbao Moro eta Berangoko Jagoba Terrones aurkitzen dira. 160 lagun horien artean preso gaixoak, 3/4ak eta 2/3ak nahiz zigorraldi osoak bete dituzten senideak ditugu. Salbuespen neurri hauek heriotza, samina eta gatazkaren elikatzea dakarte.

PSOE eta UMP alderdiak gure senide eta lagunen aurka burutzen ari diren erasoaldi larri horiekin behin betiko amaitzeko, euskal jendarte osoari mobilizatu eta lan egiteko deia luzatu diogu Etxerat elkartetik. Izan ere, guztion eguneroko lana izango da bi Alderdi horiek politika hiltzaile horri amaiera ematera behartuko dituena gure senide preso politikoei estatus politikoa aplikatuz, gaixoak eta espetxe zigor osoak bete dituztenak askatu eta, beste guztiak, etxeratze bidean, Euskal Herrian batzera behartuko dituena.

kontzentrazioa.gif

 

EZ Abidura Handiko Trenari !!!! Manifestazio Nazionala Bilbon (Sagrado Corazon)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 17 Apirila 2007 7:59 am
Apirila 28, 2007
5:30 pm

Sagrado Corazon plazatik aterako da.

Inpozizioaren aurka, herrien eskubideak errespetatu, herritaren nahia errespetatu, Euskal Y – aren aurka!!!

Lan-Segurtasunaren Nazioarteko Eguna: ordu bateko paroa

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 17 Apirila 2007 7:55 am
Apirila 27, 2007
12:00 pm

Kanpomartxo Santimamin

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 17 Apirila 2007 7:51 am
Apirila 22, 2007

Urterolez Erandioko  Berbots Euskara Taldeak Euskal Jaia antolatzen du Santimami Auzoan. Dantza, taloa, … eta giro ona ziurtatuta daude.

Lurraren Eguna Bakion

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 17 Apirila 2007 7:48 am
Apirila 21, 2007

Presoen Aldeko Elkarretaratzea Kandelazubietan

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 17 Apirila 2007 7:46 am
Apirila 20, 2007
8:00 pm

Zigorra beteta duten presoak eta gaitz larriak dituzten presoak kalera!!

Ezker Abertzalea hauteskundetara. Denok sinatzera!!!

Posted by admin | BERRIAK | Osteguna 12 Apirila 2007 11:51 am
 banner_eus480.gif
ZURE SINADURARI ESKER, EZKER ABERTZALEA HAUTESKUNDETARA
 
HONAKO NOTARIA ETA TOKIETAN SINATU AHAL DUZU:

Gogoan izan, bi sinadura eman behar izango dituzu (bat herri hauteskundeetarako, bestea foru hauteskundeetarako). Sinadura emateko epea apirilaren 11tik 18ra artekoa dela, eta ordutegiak honako hauek direla:

D. Mariano Javier Gimeno Gómez Lafuente Notaritza.
Eskoletako Plaza (Ipotxen Plaza) 1, 1. Areeta
Apirilak 11 eta 12: 16:30tik 19:00etara.
Apirilak 13: 9:30tik 11:30ra.
Apirilak 16, 17 eta 18: 16:30tik 19:00etara.

Leioako Udalaren Udal-Erregistroa.
Apirilak 10, 11,12, 13, 16, 17 eta 18: 9:00etatik  14:00etara.

Ezker Abertzalea instituzioetatik kanporatu zuten Apartheid politika eta Alderdien Legearen aplikazioak egun errealitate izaten darrai, eta nahiz eta honelako neurri faszisten bidez lortu dituzten emaitza eskasen jakitun izan mantentzearen aldeko apustuari eusten diote.

Urte honetako udaberrian udal eta foru hauteskundeak burutuko dira, eta Ezker Abertzaleak batetik Euskal Herriko nazio eraikuntzarekin, eta bestetik urtetan zehar herri honetako gizon zein emakumezlkoek egindalko lanagatilk irelkia dugun gatazka gainditzeko aukera politikoarekin erantzukizunez berauetan parte hartzeko nahiari eusten dio.

Baina norabide honetan aurrera egiteko berriro ere zure sinadura behar dugu.

Espainiar gobernu faszistak berriro ere gure alternatiba hauteskundeotan egon ahal izateko notario aurrean sinadurak hartzera behartzen gaitu. Leioan 500 sinadura lortu behar dugu 8.

Euskal Herriko egunerokotasun politikoan, eta udal zein instituzio guztietan Ezker Abertzalea presente egotea arrazoi askorengatik ezinbestekoa da: ezinbestekoa egundaino gatazkaren konponbidean emandako urratsek segida izateko, ezinbestekoa gure udal eta auzoetan PSE, PNV eta PPK burututako klientelismo, entxufismo, gardentasun falta, eta poltroi politikari aurre egiteko, eta azken batean, bere etorkizunaz egin nahi duenaz herriari galdetzea ahalbidetzeko, eta zentsu honetan hala nahi badugu independentzia eta sozialismoa praktikara eraman ahal izateko.

Honengatik guztiagatik zure sinadura inoiz baino beharrezkoagoa dugu une politiko erabakigarri honetan, eta gure hautagaitza hurrengo hauteskundeetan presente egon ahal izateko sina dezazun dei egiten dizugu. Era honetan, guztion artean EZEZKO IRMOA adieraziko diogu Alderdien Legeari, eta egun estatu faszista eta bere defendatzaileek egiten duten eskubideen urraketari berari ere, eta adierazpen hau honen aurreko garaipena izango da.

 
 HONAKO NOTARIA ETA TOKIETAN SINATU AHAL DUZU:

Gogoan izan, bi sinadura eman behar izango dituzu (bat herri hauteskundeetarako, bestea foru hauteskundeetarako). Sinadura emateko epea apirilaren 11tik 18ra artekoa dela, eta ordutegiak honako hauek direla:

D. Mariano Javier Gimeno Gómez Lafuente Notaritza.
Eskoletako Plaza (Ipotxen Plaza) 1, 1. Areeta
Apirilak 11 eta 12: 16:30tik 19:00etara.
Apirilak 13: 9:30tik 11:30ra.
Apirilak 16, 17 eta 18: 16:30tik 19:00etara.

Leioako Udalaren Udal-Erregistroa.
Apirilak 10, 11,12, 13, 16, 17 eta 18: 9:00etatik  14:00etara.

 

Presoen Aldeko Elkarretaratzea- Ostirala (hileko azkena) Boulebardean 20:00etan

Posted by admin | BERRIAK | Asteazkena 14 Martxoa 2007 12:54 pm
Martxoa 30, 2007
Apirila 27, 2007
Maiatza 25, 2007
Zodiac Emporium Wordpress Theme