GREBA OROKORRA

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Astelehena 14 Ekaina 2010 10:16 am
Ekaina 29, 2010

TXITXIBURRUNTZI EGUNA (San Bartolome)

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteazkena 9 Ekaina 2010 12:40 pm
Ekaina 12, 2010

AMAIURRERA ITEERA (izenematea Kurkudin)

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteazkena 5 Maiatza 2010 10:09 am
Maiatza 15, 2010

Maiatzak 15ean Amaiurrera egingo dugu irteera.

Gazteluaren arkeologia-indusketa bisitatuko dugu eta arkeologo-taldeko kide batek hitzaldia eskainiko digu. Ondoren bazkaraia izango da. Kurkudin eman behar da izena eta autobusa Leioatik aterako da.

 

MAIATZAK 15, LARUNBATA, Goizeko 9:00etan Txomin Arestin.

Autobusa gehi bazkaria 35 euro.

Izena emateko azken eguna maiatzak 13, osteguna.

Amaiurko Gaztelua wikipedian

4. LAMIAKO EUSKAL JAIA

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteartea 4 Maiatza 2010 9:57 am
Maiatza 8, 2010

BIDEO EMANALDIA/TERTULIA: “Nafarroaren konkista” (Kurkudi)

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteartea 4 Maiatza 2010 9:45 am
Maiatza 5, 2010
7:30 pm

Finean nafarrak

 

VIDEO PROYECCIÓN

+ CAFÉ TERTULIA

 

 

  • Miercoles 5 de mayo a las 19:30 en Kurkudi.
 

CHARLA

"De la conquista de Nafarroa al Estado Vasco"

 

 

 

  • PONENTE: Floren Aoiz
  • Jueves 13 mayo a las 20:00 en el Hogar de Jubilad@s de la Plaza Errekalde (Centro Cívico).

_____________________________________________

Leioako Ezker Abertzalea

_____________________________________________

BERTSO AFARIA (San Bartolomeko Kultur Etxean)

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Osteguna 29 Apirila 2010 10:11 am
Apirila 30, 2010

Leioa. Bertso afaria.

Leioa. Bertso afaria Lamia euskaltegiak antolatuta: Andoni Egaa, Aitzol de Castro eta Fredi Paia.
Apirilaren 30ean, San Bartolomeko Kultur Etxean.

andoni-eganaAurrekoan Algortan, eta orain, Leioan. Bertso afariak loratu dira udaberriagaz batera gure eskualdean. Andoni Egaak, gainera, errepikatuko du. Bihar kantatuko du, apirilaren 30ean, Leioako San Bartolome auzoko Kultur Etxean. Aitzol de Castrok eta Fredi Paiak lagunduko diote oraingoan. Herriko Lamia AEK euskaltegiak antolatu du saioa. Bertsoez gainera, afari goxoa dastatuko dute hara hurbiltzen diren lagunek, eta hori dena, 20 euroren truke. Euskaltegikoek argi daukate: Animatu eta eraman dezagun euskara San Bartolomera!

KKT: Irteera txakolindegi batera (Gernika)

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteartea 16 Martxoa 2010 1:06 pm
Martxoa 20, 2010

ABERRI EGUNA (Irun-Hendaia)

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteartea 16 Martxoa 2010 12:59 pm
Apirila 4, 2010

MOBILIZAZIO EGUNA: Gerra Zikinarik Ez! Zer egin duzue Jonekin??

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Asteartea 16 Martxoa 2010 12:50 pm
Martxoa 18, 2010

Emakume Langilearen Eguna

Posted by admin | AGENDA, BERRIAK | Osteguna 25 Otsaila 2010 11:16 am
Martxoa 8, 2010

OTSAILAK 13 TORTURAREN AURKAKO EGUNA

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 7 Otsaila 2010 12:17 pm

1981. urtea zen Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra atxilotu eta 9 egunez bortizki torturatua izan zenean. Komisariako infernua atzean utzi zuen 9 egun inkomunikaturik igaro eta gero, baina Carabanchel espetxeko ospitalean sartu behar izan zuten benetan egoera tamalgarrian. Bere gorputza ubelduraz eta erreduraz josita zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailak 13 hartako bere hitzek ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. Oso latza izan da esan eta heriotzaren marra igaro zuen.

 

 

 

 

Azken 40 urteotan 7000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufrita dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek. Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko tresna politiko bezala erabiltzen du tortura espainiar gobernuak, informazioa politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta euskal herritarren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin. Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi ditugun hilabeteak dira esten dugunaren adibide. 2009. urtean 45 euskal herritar torturatu dituzte Guardia Zibilek, Ertzainek eta Espainiar Poliziek. Azaroan gazte independentisten aurka buruturiko polizia operazio zabalak torturaren ankerkeria erakutsi digu berriz ere, tartean hainbat neska gazte sexualki jazarriak izan zirelarik.

 

Honez gain, urte honetako lehen hilabetean gogor jo gaitu ostera torturaren errealitateak. Pello Olano lizartzarra ankerki torturatu zuen Guardia Zibilak inkomunikazio aldian. Eta Ondarroan Ertzaintzak atxiloturiko euskal herritarrei inkomunikazio egoera muturreraino luzatu diete, hauek ere tortura larriak salatu dituztelarik. Gure aldetik, data hauetan gogoan izan nahi ditugu Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak, bereziki torturak hil dituenak. 2010. urteko otsailaren 13an oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen inkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei.

 

 

 

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik otsailaren 13an hainbat herri eta auzoetan torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

OZTOPOEN GAINDITUZ GOSE GREBAREN ELKARTASUN MEZUA HELDU DA

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 31 Urtarrila 2010 1:20 am

Eneko Arruebarrena alkatearen aginduz, atzo eguerdian kanporatu zituzten euskal preso politikoen eskubideen alde baraualdian diren sei leioaztarrak. Gertatutakoa salatzeko, arratsaldeko udal osoko bilkurara joan zen auzotar talde bat. Idazkia irakurri nahi zuten bertan, baina aretora sartzea salatu zieten udaltzainek, Arruebarrenaren aginduz, “bere benetako aurpegi agintzaile eta faxista erakutsiz”, gaur emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez (mp3). Bide batez, galdera luzatu diete tokiko gobernuari eta udalbatza osoari: “Espainiar eta frantziar gobernuek darabilten politikarekin bat egiten duzue, ala?”. Gose-grebalarien ustez, erantzuna garbia da: “Badakigu batzuk baietz, zuek diseinatu duzuelako, baina beste batzuek ere, nahiz eta kontra azaldu, praktikan argi uzten duzue behin baino gehiagotan bat egiten duzuela”, aipatu dutenez. Gauzak horrela, “hitzetatik ekintzetara” pasatzera deitu dituzte herritarrak. Gaur bertan elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Bulebarrean. Argazkian, prentsaurrekoa egin artean euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioa egin dute 60 bat lagunek, LABek deituta.

 

 

Gaurko prentsaurrekoan irakurritako oharra:

 

gosegrebalarien prentsaurrekoa

 

Egunon eta eskerrik asko etorri zareten guztioi.

 

Espainiar eta frantziar gobernuek abian duten errepresio estrategiaren bidez muturrera eraman dute espetxeetako egoera. Euskal preso politikoak jazarpen eta presio izugarriaren jomugan dira.

 

Sakabanaketa politikoak indarrean dirau. Eta bisitetarako joan etorrian iadanik 16 senide eta lagun bidean hil egin dira. Gure auzolaguna den Pagoa Zulueta, Zaragozako Daroca espetxean dago. Leioatik 348 kilometrotara.

 

Larriki gaixorik eta gaixotasun sendaezinak dituzten presoak espetxean mantentzen dituzte, heriotza zigorraren marrara eramanez. Horren adibide dugu Juanjo Rego Vidal preso donostiarraren egoera: pasa den hilabetean bihotzekoa izan ostean, espetxean jarraitzen du. Ezin dugu ahaztu Anjel Figueroa algortarraren egoera, zein etxean egonda preso aurkitzen da, dituen baldintzen ondorio.

 

Kondena beteta duten presoak kartzelan mantentzen dituzte, praktikan biziarteko espetxe zigorra legeztatu dutelarik. Horren adibide dugu Patxi Gomez: 20 urte espainiar espetxeetan sakabanatuta egondakoa. Orain, kalean, Auzitegi Gorenak Parot doktrina ezarri dio eta beste hamar urtetarako espetxeratu nahi dute. Edo Gatza, 30 urte egingo dituela espetxean eta bere askatasuna eskatzeagatik, nahiz eta akusazioak jakin ez zer esan ekitaldi horretan, 5 euskal militante auziperatu dituzte.

 

Egoera hauez gain isolamendua, bakartzea, eta egunero ematen diren eskubide urraketak jasan behar dituzte. Azken hilabeteetan senideen aurkako jazarpena aregotu egin da, Ondorioz, aurrez aurreko bisitetara sartu ahal izateko jasan behar dituzten miaketei uko egin ondoren, aurrez aurreko bisita barik geratzen ari dira preso eta senide askok.

 

Presoei izaera politikoa ukatzen dieten bitartean beraien aurka hartzen ari diren muturreko neurriek agerian uzten dute ukatua zaien izaera politikoa.

 

Egoera honen aurrean , Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldia abiatu du, dagozkien eskubideen aldarrikapena egiteko. Borrokaldiaren baitan, itxialdiak, plantoak, komunikazio grebak eta aste honetan gose greba egiten ari dira.

 

EPPK-k egiten dituen aldarrikapenekin bat eginez, aste honetan leioaztar talde batek, beraiekin bat egiteko asmoz barau astea abiatu dugu. Baraualdia egiteko, udalari lokal bat uzteko eskaria egin genion. Astelehenean erantzunik ez jasotzerakoan, herriko elkarte bateko lokalean baraualdia abiatzea erabaki genuen. Atzo, alkatearen aginduz lokal horretatik kaleratuak izan ginen, munipak polizia politiko bihurtuz. Arratsaldeko udal batzan, goizean gertatutakoa idazki batez salatzera hurbildutako auzotar talde bati aretora sartzea galarazi zigun, bere benetako aurpegi prepotente eta faxista erakutsiz. Eneko, herria ez da zurea! Zure alderdikoak ez garen herritarrok ere eskubideak ditugu. Baina, ez ezazue pentsatu, horrelako erabakia hartzeagatik, gure borrokaldiarekin amaituko duzuenik. Ez, ez, ez eta ez. Kolektiboaren aldarrikapenak muturreraino eramateko konpromisoa hartu dugu eta eramango dugu.

 

Udalak hartu duen jarrera salatu nahi dugu eta bide batez galdera bat luzatu udal gobernuari eta osoko batzarrari. Espainiar eta frantziar gobernuek darabilten politikarekin bat egiten duzue, ala? Badakigu batzuk baietz, zuek diseinatu duzuelako, baina beste batzuek nahiz eta kontra azaldu, praktikan argi uzten duzue behin baino gehiagotan ere bat egiten duzuela. Bada garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Gaur 20:00etan denok Bulebarrera!.

 

Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe!

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

KONTZENTRAZIOA: “Euskal presoak borrokan, baita gu ere” (Bulebar)

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 24 Urtarrila 2010 11:13 am
Urtarrila 25, 2010
11:00 am
8:00 pm
Urtarrila 27, 2010
8:00 pm
Urtarrila 29, 2010
12:30 pm

EUSKAL PRESOAK BORROKAN BAITA GU ERE!!!

Posted by admin | BERRIAK | Igandea 24 Urtarrila 2010 11:00 am

Espainiar eta frantziar gobernuek abian duten errepresio estrategiaren bidez muturrera eraman dute espetxeetako egoera. Euskal preso politikoak jazarpen eta presio izugarriaren jomuga dira.

 

  • Sakabanaketa politikak indarrean dirau, eta bisitetarako joan etorrietan egin beharreko milaka eta milaka kilometroak istripuak eragiten jarraitzen dute. Hamabost hilabetean behin senide bat hiltzen da errepideetan.
  • Minbizia edo eskizofrenia bezalako eritasunak dituzten euskal preso politikoak espetxean preso mantentzen dituzte, heriotza zigorraren marrara eramanez herritar hauek.
  • Kondena betea duten euskal preso politikoak espetxean mantentzen dituzte, praktikan biziarteko espetxe zigorra legeztatu dutelarik. Eskualde honetan, zehazki Astrabuduan jon Bilbao Mororen kasua daukagu, zeinek urtarrilaren 15ean 28 urte bete ditu kartzelan.
  • Egoera hauez gain isolamendua, bakartzea, lekualdatzeetan emandako jipoiak eta egunerokotasunean ematen diren eskubide urraketak pairatu behar dituzte euskal preso politikoek.
  • Senideen aurkako jazarpena ere areagotzen ari dira. Ondorioz, aurrez aurreko bisitetara sartu ahal izateko jasan behar dituzten miaketei uko egin ondoren senide eta preso asko bisitak galtzen ari dira asteotan.

 

Presoei izaera politikoa ukatzen dieten bitartean beraien aurka hartzen ari diren muturreko neurriek agerian uzten dute ukatua zaien izaera politikoa bera. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ezabatu nahi dute, horretarako presoak pertsona bezala suntxitzeko ahaleginetan dabiltzalarik.

 

 

 

 

Egoera anker honen aurrean borrokaldian aurkitzen dira euskal preso politikoak. Hilabete honetako bigarren asten itxialdia burutu dute eta aste honetan gose greban aurkitzen dira. Iitxialdi, baraualdi, planto edo komunikazio grebekin aurre egingo diete espainiar eta frantziar gobernuak euskaldunen neurrira eraikitako Guantanamo erraldoiari.

 

EUSKAL PRESOAK BORROKAN BAITA GU ERE!!!

 

Leioaztar talde batek, kolektiboaren borrokaldiarekin bat egin dugu.

Beraien aldarrikapenak ezagutarazteko helburuarekin

gose greba egitea erabaki dugu.

 

Hurrengo astean burutuko diren ekimenetan parte hartzea eskatzen dizugu.

 

URTARRILKA 25, ASTRELEHENA

 

- 11:00etan Kontzentraziao Bulebarrean.

- 12:00etan Eskuorrien banaketa.

- Murala Plaza Gorrian.

- 20:00etan Kontzentrazioa.

 

URTARRILAK 27, ASTEAZKENA

 

- 20:00etan Kontzentrazioa bulebarrean.

 

URTARRILAK 28, OSTEGUNA

 

- 11:00etan Eskuorrien banaketa Eroskin.

- 17:00etan Eskuorrien banaketa Artean.

 

URTARRILAK 29, OSTIRALA

 

- 12:30etan Kontzentrazioa Bulebarrean LABek deituta.

- 20:00etan Azken ostiraleko kontzentrazioa.

 

AZKEN OSTIRALA: “Presoak etxera!” (Bulebarra)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 19 Urtarrila 2010 8:57 am
Urtarrila 29, 2010
8:00 pm

MANIFESTAZIOA:”AHTrik ez!” (Hendaia, Tren geltokia)

Posted by admin | BERRIAK | Asteartea 19 Urtarrila 2010 8:55 am
Urtarrila 23, 2010
4:00 pm

Hurrengo orrialdea »
Zodiac Emporium Wordpress Theme