Greba eguneko manifestazioen ordutegiak

GOIZEAN-LEIOAN
7:30etan PIKETE informatiboa Bulebarretik.
11:30etan KONTZENTRAZIOA Bulebarrean.
GOIZEAN-BILBON
Zutabeak
11:45etan Udaletxetik Moyua Plazara.
11:45etan Zabalburutik (Juan de Garay) Moyua Plazara.
11:45etan Deustutik (San Pedro plaza) Moyua Plazara.(Gure eskualdea)
11:45 Salveko zubitik (Alameda Rekalde) Moyua Plazara.
Manifestazioa
12:30etan Moyua plazatik Jesusen Bihotzera
ARRATSALDEAN-HERRIETAN
16:00etan KOTXE KARABANA anbulategiaren atzekaldetik.
18:30etan MANIFESTAZIOA Bulebarretik
M29 PLANTO! HERRI OSOA KALERA!
Mundu osoko jendartearen sektore anitzen txirotze prozesua ematen ari da kapitalismo patriarkalak eraginda; herriak, langileak, emakumeak eta natura zanpatzen jarraituz. Guzti hau optimizatzeko bizi baldintzak eta euskal herriko langileon eskubideak okertu eta murrizteko lege eta dekretu ezberdinak aurrera ateratzeko paktua egin dute patronalak eta klase politiko-instituzionalak.
EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAren hitzaldia
Joan den otsailaren 2an, EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk hitzaldia eskaini zuen Leioako kiroldegian. 1936Ko altxamendutik, frankismoko urteetan, trantsizioan zehar zein gaur egungo sasi demokrazian, estatuaren hatzaparretan hildako, jazartutako, torturatutako eta eskubidez erantsitako euskal herritarrak ugariak izan dira. Botereak idatzitako historian lekurik izan ez duten biktima horietako asko eta askoren memoria senide eta lagunen gogorapenetan iraun izan du. Fundazioaren helburua da, hain zuzen, euskal herritar horien guztien memoria bildu eta argitara ematea eta zabaltzea. Informazio gehiago: Euskal Memoria Fundazioa
Bilana: ETAren su-eten adierazpenetik urtebete
ETAk su eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria adierazi zuenetik urtebete betetzen den egunean, testuinguru politikoaren inguruko bere hausnarketa helarazi nahi dio Ezker Abertzaleak iritzi publikoari.
Ekimenez josirikoak izan dira azken hamabi hilabete hauek, erreferentzia nagusiak Gernika eta Bruselako Adierazpenei erantzuten zien urtarrileko ETAren su etena, Donostian buruturiko Nazioarteko Konferentzia eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren erabakia direlarik.
Urtarrilaren 7an Euskal Herria hustu behar dugu Bilboko kaleak betetzeko
Azken hilabeteotan hainbatetan adierazi dugun moduan, Ezker Abertzalearen iritziz normalizazio politiko eta demokratiko prozesuan aurrera egiteko lehentasun osokoa da Euskal preso politikoek pairatzen duten egoerari bere osotasunean eustea.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion espetxe politika behin betiko etetea izan behar du Ezker Abertzalearen iritziz lehen urrats bat, nahiz eta urrats ez nahikoa izan. Presoei jazartzen zaien espetxe politika bere baitan mantentzea soilik aurreko konfrontazio egoera mantendu nahi denaren prismatik uler daiteke. Euskal jendartearen gehiengoak behin betiko gainditu nahi duen gatazka egoera bat hain zuzen ere.



















